[…]"> Geoinformatika eta Analisi Geoespazialean Masterra – Araba 4.0

Formación

“Produkzio Bitartekoen Kudeaketa Automatizazio Handiko Industrian” Espezializazio Ziurtagiria”
otsaila 20, 2018
Digital Management & ERP: 4.0 Enpresaren Kudeaketa
ekaina 18, 2018

Geoinformatika eta Analisi Geoespazialean Masterra

Masterrak bi maila ditu eta maila bakoitzak, 30 ECTS kreditu. Lehen maila amaitzean, “Geoinformazioaren Analisiaren arloko unibertsitateko espezialista” titulua lortzen da; bigarrena amaitzean, “Geoinformatika eta Analisi Geoespaziala” masterraren titulua.

Geoinformazioaren teknologiak titulazio askotarako zeharkako adar bat suposatzen du. Hori dela eta, titulu ezberdinetatik materia hau menperatzen dituzten profesionalak eskatzen dira.

Geoinformatika eta Analisi Geoespazialamasterraren helburu nagusia da hainbat jakintza arlotako profesionalak trebatzea geoinformazioaren teknologian. Horiek horrela, teknologia hauen hiru jakintza-arloak bateratzen ditu:

1) Datu base espazialak (Big data geoespazialaren iturri berriak integratuta).

2) Haien kudeaketa, analisia eta modelatua Informazio Geografikoko Sistemen (GIS) bidez.

3) Lan geoespazialak automatizatzeko aplikazioen programazioa eta emaitzen difusioa.

 

    Sustatzailea

    Gasteizko Ingeniaritzako Eskola (EHU)