[…]"> Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza - Araba 4.0

Formación

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Masterra
14 urria, 2019
Hornidura-katearen kudeaketako Industria 4.0ko SAP kontsultari izateko masterra
25 azaroa, 2021

Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza

Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako gradu bikoitzak bateratu egiten ditu digitalizazioaren eta datu kopuru handien erabileraren egungo testuinguruan (4.0 industria) enpresen garapenerako oinarrizkoak diren bi titulazio. Prestakuntza osoa eskaintzen du enpresen kudeaketa, administrazio eta zuzendaritzaren arloan, konbinatu egiten baititu enpresen kudeaketako gaitasunak eta informazioaren kudeaketarako tresna informatikoen ezagutza eta erabilera.

Gradu bikoitz honek aukera emango die tituludunei enpresen eta informazioren gizartearen erronkei erantzuteko. Batetik, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduak baliabideak eta ezagutzak ematen ditu enpresa edo erakunde bat kudeatu, antolatu eta zuzentzeko, eta enpresa proiektu bat abian jartzeko. Bestetik, horren osagarri, Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduak gaitasunak ematen ditu erakundeen beharretara egokitutako soluzio informatikoak sortzeko, diseinatzeko, garatzeko eta hedatzeko, informazioa kudeatzeko, eta enpresa prozesuetan IKT soluzioak txertatu ahal izateko.

    Sustatzailea

    Facultad de Economía y Empresa. Sección Alava