[…]"> Hornidura-katearen kudeaketako Industria 4.0ko SAP kontsultari izateko masterra - Araba 4.0

Formación

Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza
14 urria, 2019
4.0 industriako 4GUNE Programa Exekutiboa
15 abendua, 2021

Hornidura-katearen kudeaketako Industria 4.0ko SAP kontsultari izateko masterra

3 SAP Certified Application Associate ziurtagiri lortzeko aukera izan dezaten gaitzen ditu ikasleak master honek, SAPek emandakoak ikasleek SAP Certified Application Associate barnean hartzen duten SAPen azterketak gainditu ondoren

  • SAP S/4HANA Sourcing and Procurement (1709)
  • SAP Certified Application Associate – SAP S/4HANA Production Planning and Manufacturing (1709)
  • SAP Certified Application Associate – SAP S/4HANA Sales Upskilling nazioarteko baliotasunarekin.

Digitalizazioa dela-eta, hornidura-katearen arloan gertatzen ari dira enpresetan aldaketa handienak. Hori horrela, arlo horretan prestatutako eta teknologia berrietara bideratutako lanbide-profilak dira beharrezkoak.

Horregatik, enpresaren hornidura-katearen antolamendu-esparruetan soluzio global eta espezifikoak emateko gai diren profesional kualifikatuak
merkatuan sartzea da masterraren helburua.

Supply Chain prozesuetara bideratutako programa bat da, horrenbestez:

  • Erosketak
  • Salmentak
  • Produkzioaren plangintza

SAPen ERPak industriara bideratutako hornidura-katea kudeatzeko (erosketak, salmentak eta produkzioaren plangintza) duen funtzionaltasuna zehazki zein den jakiteko aukera eskaintzen du masterrak. Gainera, SAP kontsultari gisa gaitzen du S/4 HANArako bihurketarako, SAPen enpresa erabiltzaile guztiek 2025a baino lehenago egin beharrekorako.

Xehetasunak:

  • Lekua: Chamber Business School eskola birtuala
  • Prezioa: 9.500 euro
  • Orduak, guztira: 400 ordu.
  • Data: 2022/01/10 – 2022/06/30
  • Ordua: 16:00etatik 20:00etara (astelehenetik ostegunera)

Deskargatu ikastaroko programa

    Sustatzailea

    Arabako Merkataritza Ganbera