[…]"> Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Masterra - Araba 4.0

Formación

Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
14 urria, 2019
Gradu Bikoitza: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza
14 urria, 2019

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Masterra

Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Masterrak maila handiko prestakuntza egokia eskaintzen du ingeniaritza jarduera garatu ahal izateko erakunde konplexuen eremuan, zuzendaritza eta erakunde berrantolaketako eginkizunak hartuz.

Bere prestakuntza programaren xedea da erakunde-enpresaren arazoak zuzentzeko konponbideak bilatzea, funtzionamendu zein diseinu izaerakoak, enpresa eta beste erakunde batzuen egoera egituratuen azterketatik abiatuta. Honela, izaera estrategikoko diagnostiko egokiak zehazten dira.

Eta konponbideen bilaketa estrategiaren eta erakundearen diseinuaren artean dauden harremanak, bere funtzionamendu baldintzak eta enpresa hartzen duen ekonomia, politika, lege, gizarte, teknologia eta ingurumen mailako ingurugiroa ulertzean oinarritzen da.

    Sustatzailea

    Gasteizko Ingeniaritzako Eskola (EHU)