[…]"> ‘Industria Araba 4.0’ prestakuntza-programa – Araba 4.0

Formación

ÁlavaDigital – 4.0 urrutiko formakuntza
martxoa 28, 2019

‘Industria Araba 4.0’ prestakuntza-programa

Prestakuntza-programa honen helburua Arabako industria-enpresen eskaera gero eta handiagoari erantzutea da; hau da, ‘4.0 lndustriarekin’ loturiko teknologietan prestakuntza espezilikoa izango duten pertsonak prestatzea. Programaren edukiak Laugarren Industria lraultzaren arlo nagusiei buruzkoak izango dira.

Prestakuntza honen bidez, zure lanbide-prolila zabalduko duzu, eta zenbait eduki eta gaitasun eskuratuko dituzu, ‘4.0 lndustriarekin’ loturiko teknologia hauei buruzkoak:

  • Gauzen Internet eta sistema ziberlisikoak.
  • Fabrikazio gehigarria.
  • Big Data, Data Minig eta Data Analytics.
  • Adimen artiliziala.
  • Robotika kolaboratiboa.
  • Automatizazio aurreratua.

 

NORENTZAT

Titulazio hau duten landunentzat edo langabetuentzat:

  • Industria eta lnformatika alorreko lngeniaritzako Gradua
  • Industria eta lnformatika alorreko Goi Mailako Heziketa Zikloa Bigarren mailako lehentasuna izango dute:
  • Aipatutako ikasketetako azken ikasturtean ari diren ikasleek
  • Eskatutako titulazioa ez duten pertsonek, baldin eta industria-arloko ezagutzak badituzte lanbide-esperientzian oinarrituta.

 

METODOLOGilA

Lanbide-gaitasunak eskuratzea, landuko diren teknologiekin loturiko tresnen eta ekipamenduen erabilerari buruzko jarduera praktikoak eginez.

Teknologia bakoitzaren berri jakiteko behar diren oinarrizko eduki eta kontzeptuak ere aurkeztuko dira, ikasleen ikasketa-profil eta -espezialitateetara egokituta.

 

Datu Garrantzitsuak

  • Prestakuntza-orduak:  330 ordu
  • Plaza-kopurua talde bakoitzeko:  15
  • Matrikularen prezioa:  150€
  • Noiztik noiz arte:  hasiera, irailaren 24an
  • Ordutegia: arratsaldeko txanda, 15:30etatik aurrera
  • Prestakuntza-programa egiteko aurreikusitako egunak aldatu egin daitezke, zenbat ikaslek ematen duten izena eta zenbat talde eratzen diren kontuan hartuta.
  • Urrian landunentzako prestakuntza arratsaldeko txandan (18:00tik aurrera) egingo da (zehazteko beharra).

 

Informazio eta izen-ematea

  • Izena emateko epea, irailaren 14ra arte, EHUko Ingeniaritako Eskola, Egibideko eta CIPF MendizabalaLHII-ko edozein idazkaritan.
  • Izena emateko orria bete beharko da, eta erantsi beharko dira NANaren fotokopia eta prestakuntza-programa honetan parte hatzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Ikastaro hasi baino lehen, izena eman duten pertsonei onartuak izan diren ala ez jakinaraziko zaie.
  • Plaza berresteko, matrikula ordaindu beharko da.

    Sustatzaileak

    Gasteizko Ingeniaritzako Eskola (EHU), Mendizabala Institutoa, Egibide, Arabako Foru Aldundia