Berriak

Arrakasta-kasua: EGA Solutions-ek muntaketa-prozesuaren trazagarritasun-sistema bat garatu du ITP Aero-rentzat
1 apirila, 2022
Industria 4.0ri buruzko 5 podcast hauek entzun behar dituzu
10 maiatza, 2022

Industria 4.0k Araban pandemiaren ostean izan duen bilakaerari begira

Arabako Ganberak egin du azterlana, Arabako Industriaren pandemia aurreko eta ondoko digitalizazio-egoera konparatzeko.

Europar Batasuneko Erasmus+ programak finantzatutako Future ready ed right skills to right job proiektua dela-eta, Arabako Ganberak industria-sektorearen egoerari buruzko beste azterketa bat egin du Industria 4.0n bildutako teknologia berriei buruz. Eta bigarren edizio honek aukera ematen digu pandemiak Arabako industriaren digitalizazioan izan duen inpaktua ezagutzeko.

ETE industrialen parte-hartzea izan duen azterlan horrek hainbat alderdi proposatzen ditu, besteak beste: enpresak Industria 4.0ra ohitzea, Industria 4.0a ezartzeko estrategiak, plantilletan aldaketak egiteko aurreikuspenak, Industria 4.0a integratzeko beharrezkoak izango diren gaitasunak eta prestakuntzaren zeregina.

Enpresak, 4.0 Industriarako prestatuago

Industria 4.0rako prestatuta edo oso prestatuta daudela uste duten Arabako enpresa industrialak 2019an % 16 izatetik 2021ean % 35 izatera igaro dira. Gainera, ezer gutxi prestatuta dauden enpresen ehunekoa % 48tik % 24ra jaitsi da.

% 38k adierazi dute beren enpresetan industria 4.0 inplementatzeko estrategia bat hasi dutela, eta bereziki, fabrikazio- eta logistika-sektoreetako planak zehaztu dituztela. Izan ere, kontuan hartuta galdetutakoen % 68k uste dutela industria 4.0k inpaktu positiboa izango duela, normala da gero eta enpresa gehiago argi eta garbi digitalizazioaren alde azaltzea.

Enpresen % 54rentzat zaila da pertsonal kualifikatua aurkitzea

Prestakuntza-eskaintza handia izanagatik, kontsultatutako enpresen % 54rentzat zaila da langile kualifikatuak aurkitzea. 2019az geroztik kopuruak pixka bat hobera egin du nolanahi ere, urte hartan enpresen % 63k zailtasunak zituztelako hutsik zeuzkaten lanpostuak betetzeko. Alabaina, horrek eraginpean hartzen dituela uste duten enpresen kopurua igo da, 2019an % 40 izatetik 2021ean % 45 izatera. Horrenbestez, kontsultatutakoen % 70ek digitalizazioa enplegurako aukera bat dela uste dute, mehatxu bat baino gehiago.

Gehien eskatutako trebetasun teknikoei (Hard Skills) dagokienez, digitalizazioa garrantzitsuena da oraindik ere, baina zibersegurtasunak eta hodeiak gora egin dute sailkapenean. Soft Skills trebetasunei begiratzen badiegu, berriz, aldaketarekiko jarrera (malgutasuna) da inkestatuen artean gehien eskatu dena, % 60k zehazkiago, eta jarraian, oso gertu, erresilientzia eta jarrera positiboa (% 50).

Pandemiak hezkuntza-erakundeen eta enpresaren arteko kolaborazioan eragin negatiboa izan duen arren (% 57k ez dute akordiorik, 2019ko % 45aren aldean), esperientzia oso onek nabarmen egin dute gora, % 25 izatetik % 41 izatera igaro baitira.

Azkenik, profesionalak prestatzeko garaian, eskaintzaren eta eskariaren arteko desoreka-pertzepzioa areagotu da (% 58tik % 73ra). Enpresa gehienek (% 76) uste dute ikasketa-plan bat garatu behar dela merkatuaren eskakizunekin bat etorriz, eta enpresaren eta unibertsitatearen arteko kolaborazioa areagotu behar dela (% 79).