Berriak

5 berri on 4.0 industriari buruz 2020an
22 abendua, 2020
Ayudas COVID-19 Álava Araba
Irekita dago 2021ko “Araban Ekinean” eta “Araba Innova – Digitaliza” laguntza-programerako epea
25 urtarrila, 2021

Industria 4.0ren 5 joera 2021era begira

Honako hauek dira 2021ean industria-enpresek ezinbestean kontuan hartu beharko dituzten 5 teknologiak.

2020ak ondo asko erakutsi digunez, berrikuntzaren eta teknologia berrien alde egiten duten enpresak hobeto prestatuta daude, erronka zailenei ere aurre egiteko. Horregatik da hain garrantzitsua 2021ean industriaren nondik norakoak gidatuko dituzten azken joera teknologikoei gertutik jarraitzea.

Zibersegurtasuna: katua eta saguaren jokoa

Telelanak izugarrizko gorakada izan du, eta prozesuetako askok hodeira egin dute salto. Gauzak horrela, zibererasoen kopurua hazi egingo da. Eta horregatik, zibersegurtasuna inoiz baino garrantzitsuagoa da une honetan. Hortaz, 2021ean, oso garrantzitsua da industria-enpresek babesteko neurriak hartzea, kontzientziatutako langileak izatea, eta erasoari erantzuteko plan bat edukitzea.

Hodeian gero eta prozesu gehiago

Gurekin urte asko daramatzan arren, 2021ean hodeiak funtsezko zeregina beteko du industria-enpresa askorentzat. Edozein tokitatik informazioan sartzeko edo produkzio-prozesuak kontrolatzeko aukera ematen duenez, hodeia aliatu handi bat da, plantillako zati batek telelanean jardun behar duenean ere lanean jarraitzeko aukera ematen duen heinean.

5G aprobetxatzeko garaia da

Konexio mugikorretan abiadura handitu eta latentzia murriztu ahala, orain artean zuntz optikoak bakarrik ahalbidetzen zituen erabilera jakin batzuetarako bidea zabalduko da. Izan ere, 5Gri esker konektibitate handiagoa dugu orain, eta datu gehiago toki gehiagotan. Horri esker, enpresek efizientzia handiagoz jardun ahal izango dute, datuak bildu eta hodeian biltegiratzean edota elkarren artean komunikatzean.

Fabrikazio gehigarria

3Dko inprimaketa balio handikoa izan zen pandemiaren lehen boladan, haren bizkortasunak eta efizientziak hornidura-kateen tentsioa arintzeko bidea eman baitzuen. Material berriak iritsi ahala, prozesu berriek aukera emango dute piezak zehaztasun handiagoarekin eta kostu txikiagoarekin fabrikatzeko, eta gero eta gehiago izango dira teknologia hori beren erreminta-gerrikora bilduko duten enpresak.

Adimen Artifizial gehiago

Joan den abenduan, Pedro Sánchez gobernuko presidenteak Adimen Artifizialeko Estrategia Nazionala iragarri zuen, 2021etik 2023ra bitarte 600 milioiko inbertsio publikoa ekarriko duena. Egundoko bultzada bat, urtetan, enpresentzat balio-iturri garrantzitsua izan daitekeela erakutsi duen teknologia batentzat. Erabakiak hartzen laguntzeko garaian edo prozesu-jakin batzuk automatizatzeko orduan.


Zure enpresan teknologia horietako bat txertatu nahi baduzu, kontsultatu, lehenbailehen, gure 4.0 zuzkitzaileen katalogoa.