Berriak

Bideratu Berria 2021, krisian dauden industria-enpresak berregituratzeko eta berrabiatzeko laguntzak
18 martxoa, 2021
SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak zenbait laguntza abiarazi dituzte enpresa-proiektuak birfinantzatzeko eta berrikuntza bermatzeko
21 apirila, 2021

Industria 4.0ri buruzko 4 podcast hauek entzun behar dituzu

Industria 4.0ri buruzko azken berrien gainean egotea inoiz baino errazagoa da orain: Industriaren Eraldaketa Digitalari buruzko podcast hauetan harpidetu besterik ez duzu egin behar.

Industria 4.0 etengabe aldatzen ari den eremu bat da. Astero-astero teknologia berriak sortzen dira, eta horiekin batera, milaka posibilitate eta aukera. Horregatik ez da hain erraza beti azken nobedadearen berri izatea, edota zure enpresarentzat garrantzitsuak diren arrakasta-kasuak ezagutzea. Alabaina, Industria 4.0ri buruzko lau podcast hauei esker, azken berri, elkarrizketa eta hausnarketak entzun ditzakezu, erosotasun guztiarekin, zure telefonoan.

“Transformación Digital”, Alejandro Pelaez Rodriguezena

Eraldaketa-garai batean bizi gara, informazioz eta teknologiaz inguratuta. Presta zaitez Internetek, teknologiak eta komunikazioek eskaintzen dituzten tresnen erabilera aprobetxatzeko, ezagutu itzazu tresna horiek guztiak eta ikasi hobeto erabiltzen. Aurkitu eraldaketa digitalarekin lotutako informazioa”. Horrela aurkezten du Alejandro Peláez Rodriguezek Industria 4.0ri eta teknologiari buruz prestatu duen podcasta. Apple Podcasten eta Spotifyn entzun dezakezu.

“Podcast Industria 4.0”, Enrique Rodalena

Enrique Rodalek honela aurkezten du bere “Podcast Industria 4.0” podcasta: “Ba al duzu honelako hitzen berri: Industria 4.0, Fabrikazio Aurreratua, sistema ziber-fisikoak, robotika kolaboratiboa, IoT, Big Data, serbitizazioa, gamifikazioa, Blockchain, Deep Learning, biki digitalak…? Podcast Industria 4.0n argi eta garbi azalduko dizugu bakoitza zer den eta industria-sektoreari nola aplikatzen zaizkion, eta, horrez gain, arrakasta-kasuak eta garapen berritzaileak ere erakutsiko dizkizugu”. Apple Podcasten eta Spotifyn entzun dezakezu.

“Transformación 4.0”, Marc Cortesena

Marc Cortesen “Transformación 4.0” podcasta izan da iritsi zaigun azkena. Digitalaren eraginez Negozio Ereduak, Bezeroaren Esperientzia eta Kultura Kooperatiboa nola eraldatzen diren erakusten du programa horrek. Elkarrizketak, arrakasta-kasuak eta hausnarketak biltzen ditu. Betiere, “pentsarazteko, eraldatzen laguntzeko eta sentiarazteko” asmoarekin. Spotifyn entzun dezakezu.

“La revolución 4.0”, Belikerena

Hamabostean behin, “La Revolución 4.0” podcastean kontatzen digute konpainia asko digitalki nola eraldatzen ari diren, Airbus, Ferrovial eta beste enpresa batzuetako CEOen, CIOen edo teknologia-zuzendarien ahotik zuzenean. Apple Podcasten eta Spotifyn entzun dezakezu.


Podcastez gainera, Arabako Industria 4.0ren nobedadeen gainean egon zaitezke, halaber, Araba 4.0ren newsleterrean harpidetuz edo guri Twitterren zein LinkedInen jarraituz.