[…]"> Industria Araba 4.0 programa aurkeztu da – Araba 4.0

Berriak

4.0 Industria Digitaleko gradua hasiko da Deustuko Unibertsitatearen Gasteizko campusean
iraila 7, 2018

Industria Araba 4.0 programa aurkeztu da

Irailaren 14ra arte zabalik egongo da Industria Araba 4.0 Prestakuntza Programan izena emateko epea. Programaren helburua enpresen eskaerari erantzutea da, betiere pertsonak 4.0 industriaren teknologietan kualifikatzeko eskaerei dagokienez. Programan hainbat alderdi landuko dira: gauzen internet, fabrikazio gehigarria, Big Data edo Robotika Kolaboratiboa, besteak beste. Ikastaroari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke hemen.

EHUko Ingeniaritza Eskolan, Egibiden eta Mendizabala LHII institutuan izango dira eskolak. Irailaren 24an hasiko da, eta eskola-orduak arratsaldez izango dira, zehazki, 15:30etik aurrera. Urrian, egun lanean ari direnentzako ikastaro bat egingo da. Arratsaldez izango da, baina ordua ez da zehaztu oraindik.

Ikastaroaren prezioa 150 € da, eta 15 plaza daude.