[…]"> Industria Digitala 2023 laguntzak martxan daude jada - Araba 4.0

Berriak

Gure artean dugu “Mikroenpresa digitala”, negozio txikiei laguntzeko
22 otsaila, 2023
“Araban Zu Zero” klima-kalkulagailua Boli Kostaraino hedatu da
22 martxoa, 2023

Industria Digitala 2023 laguntzak martxan daude jada

Joan den martxoaren 14tik 2023ko azaroaren 6ra arte, Industria Digitala 2023 laguntzak eskatzeko epea ireki da. 6,1M €-ko aurrekontua izango du edizio berri honek beren negozioa digitalki eraldatzeko interesa duten industria-enpresentzat.

Gure egungo merkatua gero eta lehiakorragoa eta digitalizatuagoa da. Horretaz jabetuta, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearekin batera, laguntza hauek abiarazi ditu “gure industria-sarearen eraldaketa digitala eta automatizazioa bultzatzeko”.

Laguntza hauei esker, enpresek teknologia aurreratuak baliatu ahalko dituzte, eta, horrez gain, beren produktuen lehiakortasuna hobetu eta iraunarazi ahalko dute, eta, horrenbestez, enpresaren lehiakortasuna bera. Bestalde, beren langileei zerbitzu gehigarriak ere eskaini ahalko dizkiete, hala nola esparru teknologikoetako prestakuntzak, enpresarentzako baliagarriak diren informazioetarako sarbidea eta telelana. Euskadiko industria-sarea gehitzen lagunduko du horrek guztiak. Bi agenteen arabera, eraldaketa digitalaren inplementazioa lehentasun bihurtu da industria-sektorerako. Ekimen honek, industria 4.0 deitutakorako prestatzeaz gain, dagoeneko aipatutako Euskal Autonomia Erkidegoaren industria-sarearen garapen jasangarrirako oinarriak ere ezarriko ditu.

Laguntza-programa honek enpresa bakoitzeko urtean 18.000 € ere eskaini ditzake diagnostikatzeko eta negozio bakoitzak beharko dituen EIKT Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak inplementatzeko. Produktu, prozesu edo zerbitzuetan izan liteke, eta zenbait proiektu hartu ditzake barnean. SPRI Taldearen webgunearen arabera, honako hauek hartu ditzakete barnean zerbitzu horiek: “hodeiko zerbitzuak, Cloud zerbitzuetarako migrazioa, Big Data, errealitate birtuala, smart factory, fabrikazio gehigarria, gamifikazioa, merkataritza elektronikoa, enpresa-kudeaketako sistemak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa eta telelana.”

Aurreko edizioak

Digitalizazioa saihestezina eta lehentasunezkoa bada ere, enpresa guztiek ezin dituzte beren gain hartu horrek dakartzan kostuak. Horregatik, eraldaketa digitaleko 3.000 proiektu abiarazi ditu programa honek 2015az geroztik. 2022ko aurreko edizioan 750 eskaera aurkeztu ziren, eskaera horietatik 639 onartu ziren eta EIKTetan izandako batez besteko aurrekontua 9.600 € izan zen, eta, hori horrela, erabateko arrakasta izan dela esan daiteke.

Aurkeztu zure eskaera!

Enpresek industria adimendunerantz aurrera egin dezaten aukera bat da programa hau, industria 4.0rako bidean, hain zuzen ere. SPRI Taldearen webgunean duzu izena emateko esteka, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta laguntza hauei buruzko informazio gehiago.