Berriak

Araba Interkoop 2020: nazioartekotze-prozesuetan lankidetza sustatzeko laguntzak
10 martxoa, 2020
Ayudas COVID-19 Álava Araba
Arabako Foru Aldundiak lurraldeko eragile ekonomiko nagusiekin, web zerbitzu bat abiarazi du hainbat laguntzekin ETEk eta autonomoek COVID-19 aurrera egin dezatela
2 apirila, 2020

Arrakasta-kasuak: Irizar eta eraikinen digitalizazioa Biki Birtualen eskutik

2019ko Araba 4.0 Jardunaldian aukera izan genuen Irizar enpresak, Adunan duen e-mobility fabrika erabiliz, Biki Birtuala nola sortu duen ikusteko, eta proiektu horri esker lortu dituen abantailen berri izateko.

2019ko Araba 4.0 Jardunaldian Txema Oterok azaldu zuenez, Irizar enpresaren e-mobility fabrika, orain 10 urtetik gora konpainiak hasi zuen dibertsifikazio-estrategiaren gailurra da. “Argi ikusi genuen karrozeriagile soilak izatetik haratago joan eta fabrikazio globalerako migrazioan murgildu beharra genuela, gure ezagutzaren eta gure garapenaren jabe izateko”, ziurtatu zuenez.

Plan hori gogoan, eta mugikortasun elektrikoaren alde egin ondoren, Irizar enpresak “Euskadiko fabrikarik onena” sortzea erabaki zuen, LKS Krean enpresaren laguntzarekin. Eta prozesu horretarako Biki Birtualak erabili zituzten, proiektuaren lehen urratsetatik eraikuntza digitalizatzeko helburuarekin.

Biki birtuala: eraikuntza digitalizatuz

Fabrika desberdin bat sortu nahi genuen, industriala izateaz gain Irizar denaren balioak eta nortasun-bereizgarriak jasoko zituena” azaldu zuen Txema Oterok (Irizar). Patricia Ajak (LKS Krean) azaldu zuenez, hasiera-hasieratik Biki Birtual bat erabili zuten Europako lehen elektromugikortasun-fabrika hau garatzeko. “BIM erabili genuen eraikinari buruzko informazio guztia eta proiektuaren urrats guztiak zentralizatzeko: eredu birtuala, diseinu-aukerak, energia-analisia, simulazioa, aurrekontuak, plangintza eta obren jarraipena. Kontzeptutik errealitaterako bidea eginez”, Ajak ziurtatu zuenez.

Proiektuarekin lotutako informazio guztia fitxategi bakarrean zentralizatu zen, eta horrek aukera eman zuen agente guztien arteko elkarlana areagotzeko, hainbat input egin zituztenak bezeroaren premiak betetzeko helburuarekin.

Open Layout kontzertuari jarraikiz diseinatu zen fabrika, eta horrek konfigurazio ugari lantzeko aukera eman zuen, malgutasun eta bizkortasun handia eskaintzeaz gainera, bezeroaren eta merkatuaren premietara egokitzearren”, Ajak ziurtatu zuenez. “Etengabe aldatzen ari den proiektua da hau, bi urte eta erdi eskasean layouta hiru aldiz aldatu dugu, egokitzearren”, Oterok erantsi zuenez.

Gainera, eraikuntzari buruzko informazio guztia digitala izateak nabarmen errazten ditu mantentze-lanak, baita etorkizuneko handitzeak erraztu ere.

Eskerrik asko Patricia Ajari (LKS Krean) eta Txema Oterori (Irizar), Araba 4.0 Jardunaldian arrakasta-kasu hau partekatzeagatik!