Berriak

Arrakasta-kasuak: Caype eta 4.0 biltegia
apirila 5, 2019
Hemen dugu ArabaTIC, Arabako Aste Digitalaren hirugarren edizioa
apirila 15, 2019

Jakin ezazu zein diren Arabako Ganberak internazionalizazio-fasean dauden 4.0 enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak

Zure enpresak 4.0 zerbitzu eta soluzioak eskaintzen ditu? Presentzia du nazioartean edo internazionalizatzeko asmoa du? Arabako Ganberak topaketa bat antolatu du, eta internazionalizazio-fasean dauden 4.0 enpresetarako eskaintzen dituen erreminta eta laguntza guztiak erakutsiko ditu bertan.

Maiatzaren 8ko (asteazkena) 12:00etan ganberaren egoitzara (Dato kalea 38) hurbiltzen diren enpresek, honako hau egin ahalko dute:

  • Egungo eta etorkizuneko eskaintza esportagarria ganberako teknikariei azaldu.
  • Ganberak internazionalizazio-fasean dauden enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak zein diren jakin, hurrengo hilabeteetarako ekintza konkretuen proposamen batzuen berri ere izateaz gain.
  • Talde edo klub informal baten zati izatea internazionalizazioan interesatutako enpresekin, baterako ekintzak burutzeko.

Dinamika hori lehendik ere egin da beste sektore batzuetako enpresekin, eta 4.0 soluzioak eskaintzen dituzten Arabako enpresak bultzatu nahi ditu eta laguntza eskaini nahi die internazionalizazioaren fase hain kritiko horretan.

Topaketara bertaratu nahi diren edo informazio gehiago nahi duten enpresek honako helbide elektroniko honen bidez egin dezakete: industria@camaradealava.com.