Laguntzak

Innobideak Kudeabide 2021

Kudeaketa, estrategiak eta potentzial berritzailea hobetu behar duten enpresa sendoagoentzat. Programa honek Kudeaketa Aurreratuko Ereduen ezarpena bultzatzen du enpresetan. Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak ematen ditu euskal enpresek behar dituzten ezagutzak eta metodoak txerta ditzaten euren gaitasunak eta baliabideak ordenatzeko, arrazionalizatzeko, lehenesteko eta, ondorioz, optimizatzeko. Era berean, laguntza ematen du aukerak identifikatzeko eta Administrazioek enpresei eskaintzen dizkieten tresnak ahalik eta modu eraginkorrenean erabiltzeko. Innobideak Programa sortu zen premia ikusi zelako euskal enpresen lehiakortasuna mantentzeko, batez ere ETEena. Helburu hori lortu nahian, laguntza emango zaie COVID-19aren ondorengo egoerak dakartzan erronkei aurre egin eta oinarri sendo batzuk ezartzeko, euskal enpresak lehiakorrak izan daitezen testuinguru disruptibo batean. Helburu hori 3 laguntza-ildoren bidez egituratzen da: Innobideak Lehiabide, Innobideak Kudeabide eta Innobideak Pertsonak. Eta asmoa da gorago aipatutako aldaketa garrantzitsuen ondoriozko premiei erantzutea, zeintzuek orobat aldatuko baitituzte produktu eta zerbitzuak, prozesuak, kudeaketa-moduak eta pertsonekiko harremanak.

Agentea

Grupo SPRI

Lortu 2021

Milioi bat euro kanpoko laguntza profesionala emateko industri arloko enpresei eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu enpresei, enpresaren jarraitutasuna eta etorkizuna bermatuko duen birfinantzaketa-proiektu bat egin dezaten.

Lortu 2021 laguntza programaren helburua da euskal industria-sarea zaintzea. Zehazki zuzentzen zaie Covid-19aren inpaktua gainditzeko eta jarduerarekin jarraitu ahal izateko euren zorra birfinantzatu behar duten enpresei. Enpresa askoren jarraipena lotuta dago berregituraketa-prozesuak negoziatzeari, eta bizirik iraun duten enpresa askok euren aktiboa berregituratzeko eta zorra erabat birfinantzatzeko duten gaitasunari esker iraun dute. Berregituraketa bat ez da soilik zorra birfinantzatzea: kasu gehienetan, birfinantzaketak aktiboak eta/edo zati operatiboa berregituratzeko ere eskatzen du. Horretarako, Lortu programak dirulaguntzak ematen ditu kanpoko profesionalak kontratatzeko. Profesional horiek abiapuntuko egoeraren diagnostikoa eta negozioaren bideragarritasuna errazteko ekintza-plana egiten laguntzen dute eta, hala badagokio, finantza-pasiboaren birfinantzaketa ahalbidetzen dute prozesuan inplikatutako hartzekodun guztiekin. ​ Euskadiko industri arloko enpresen eta produktu-prozesu industrialari lotutako zerbitzu enpresen jarraitutasuna eta etorkizuna zaintzen dugu, haien zorra eraginkortasunez berregituratzeko eta, horrela, haien biziraupena eta bideragarritasuna ahalbidetzeko.

Agentea

Grupo SPRI

Bideratu Berria 2021

5 milioi euroko aurrerakin itzulgarriak, krisian dauden enpresek euren bideragarritasuna bermatu dezaten epe ertain eta luzera. Bideratu Berria laguntza programa zuzentzen zaie krisian dauden enpresak berregituratu eta berrabiarazteko proiektuei. Krisian dauden enpresen berregituratze-planetan jasotako berregituratze- eta berrabiarazte-neurriak sustatuko dira. Izaera industrial eta finantzarioko neurriak izan daitezke eta helburutzat izango dute enpresa horien bideragarritasuna berreskuratzea epe ertain eta luzera. Programa honen helburu nagusia da ez dadila desagertu euskal enpresa bideragarririk edo ez dakiola kalterik egin bere lehiakortasunari, honelako ekimenik ez egoteagatik. Egungo atzeraldiaren testuinguruan, eta azkenaldian ez bezala, finantzaketa faktore kritiko bihurtu da lehiakortasunerako, eta gure inguruko enpresek -batik bat ETEek- zailtasun handiak dituzte euren lan operatiboa eta hazteko edo inbertitzeko planak finantzatzeko, edozein dela ere euren osasun ekonomikoa. Asmoa da finantzaketa eskaintzea proiektu bideragarriei, biziraun dezaten eta sendotu daitezen.

Hartzaileak

Laguntza honen onuradun izan daitezke jarduera-zentro bat EAEn duten enpresa handi eta ertain (ETE) guztiak, baldin industri arloko enpresak edo produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu enpresak badira.

Agentea

Grupo SPRI

Basque Digital Innovation Hub (BDIH) – Konexio 2020

Basque Digital Innovation Hub (BDIH) – Konexio 2020 Euskal industriarentzako laguntzak, teknologia digitalekin esperimentatzeko Basque Digital Innovation Hub-en (BDIH) eta Europako Digital Innovation Hub-etan (DIHs). BDIH sareak elkarrekin biltzen ditu proba eta baliozkotze arloko azpiegiturak, lantegi pilotuak eta know-how espezializatua hainbat arlotan: Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgu eta Kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina Adimendun eta Konektatuak, Material Aurreratuak eta Datuetan oinarritutako konponbideak, denak ere oinarrizkoak 4.0 industriarako. Sare horrek aukera ematen die ETEei erraz eskuratzeko 4.0 Industriak dakartzan erronkei aurre egiteko behar diren gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak, bidea zabalduz horrela ETEei eta gainerako enpresei eboluzionatzeko eta lehiakorrago bihurtzeko.

Hartzaileak

Manufakturako enpresa industrialak gutxienez jarduera zentro bat Euskadin dutenak

Agentea

SPRI Taldea

Araba Digitaliza

Lehiakortasuna hobetzeko jarduketak, ekoizpen-prozesuak, merkataritza-prozesuak eta salmenta ondoko prozesuak digitalizatuz. Horretarako, besteak beste, honako hauek ezarriko dira: zibersegurtasuneko teknologiak, telelana, urrutiko telelaguntza eta monitorizazioa, automatizazioa, robotika kolaboratiboa ea malgua, errealitate birtuala eta areagotua, fabrikazio gehigarria, adimen artifiziala, big data, cloud eta gauzen Internet.

Diruz lagundu ahal izango dira digitalizazio hori lortzera bideratutako jarduerak, hala nola diagnostikoak, estrategia-azterlanak eta eraldaketa digitalerako beste ekimen batzuk, ibilgetua eskuratzea, langileentzako berariazko prestakuntza eta digitalizaziorako gaitasunetan kualifikatutako langileak kontratatzea.

Diruz lagundu ahal izango dira laguntza-eskaera aurkeztu ondoren eta 2021eko martxoaren 31ra arte egiten diren jardueretan egindako gastuak. Salbuespen gisa, eta proiektuaren izaerak eta inguruabarrek hala justifikatzen badute, 2020ko uztailaren 1etik aurrera hasitako jarduketetarako laguntza-eskaera aurkeztu aurretik sortutako gastuak onartu ahal izango dira, betiere eskabide horiek 2020ko irailaren 30a baino lehen aurkezten badira.

Hartzaileak

ETEak eta autonomoak

Agentea

Arabako Foru Aldundia

Araba InterKoop

2020 jarduerarako Arabako enpresa txiki eta ertainak nazioartekotzeko prozesuetan lankidetza bultzatzeko laguntzen deialdia.

Hartzaileak

Irabazi asmorik gabeko enpresa eta erakundeak

Agentea

Arabako Foru Aldundia

BCSC: Zibersegurtasunari buruzko sentsibilizazio-jardunaldiak

Basque Cybersecurity Centre zentroak zibersegurtasunaren arloko sentsibilizazio-zerbitzua eskaintzen du, industriaren arloko enpresei eta enpresa-taldeei zuzendutako doako jardunaldien bidez.

Jardunaldi horien helburu nagusia OT munduko enpresek zibersegurtasunaren arloan aurre egin behar dieten arrisku ohikoenei buruz kontzientziatzea da, eta enpresa horiek zibersegurtasun-neurriak aplika ditzaten sustatzea babestuago egon daitezen eta, beraz, dauden mehatxuen eraginpean egon ez daitezen. Era berean, horrelako teknologiak aplikatzeak balio erantsia izatea ahalbidetuko du, Euskadik nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta berritzeko duen gaitasunari eusteko.

Jardunaldien edukiak modulu bat edo batzuk har ditzake barne, erakunde bakoitzaren beharren arabera:

  • Pertsonak, mailarik ahulena zibersegurtasunean
  • Garatzaileentzako zibersegurtasuna
  • Zibersegurtasuna enpresan
  • Zibersegurtasuna industrian
  • Zibersegurtasuna & ETEak: nire enpresa arriskurik gabe al dago?
  • Enpresako zibersegurtasuna zuzendaritzako kideentzat


  • Jardunaldiak doan izango dira, eta Basque Cybersecurity Centreren webgunearen bidez eska daitezke.

    Agentea

    Basque Cybersecurity Centre, SPRI

    Ekintzaile

    Finantza-laguntza, enpresa proiektu berritzaileei, industriaren arlokoei edo horrekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten proiektu berriei zuzendua —Enpresa Berritzaileen Zentro batek babestuta—; zehazki, ideia garatzeko eta enpresa martxan jartzeko da. Diruz lagun daitezkeen gastuak:

    • Arduraldi-prima.
    • Enpresa-prestakuntza eta berariazko prestakuntza
    • Aholkularitzagatiko eta kanpoko laguntza teknikoengatiko gastuak
    • Dokumentazio eta prospekzio ikerketak
    • Maketak eta prototipoak

    Hartzaileak

    Agentea

    Grupo SPRI, BIC Araba

    Gauzatu Industria 2020

    Programa honek oinarri teknologiko edota berritzaileko ETEen sustapena babesten du, Euskadiren garapen teknologikoan eta berrikuntzan duten eragina handitzeko eta, beraz, une honetan hain garrantzitsua den ekonomi ehunaren produktibitatea hobetzeko. Programa honek (aurten 100 milioi euroko inbertsio induzitua eta 500 enplegu berriren sorkuntza ahalbidetuko duena) teknologiaren eta berrikuntzaren garapena sustatzen du, aberastasun ekonomiko eta soziala sortzeko Euskadin; hala, enpresa onuradunak gai izango dira lehiakor izaten jarraitzeko, lehendik dauden lanpostuak mantentzeko eta lanpostu gehiago sortzeko. Laguntzak itzuli beharreko dirulaguntzak dira, inbertsioekiko proportzionalak, gehienez 150.000 eurokoak sortutako lanpostu bakoitzeko edo 100.000 eurokoak hasierako plantillari eusteko, eta bost urtetan itzuli beharko dira.

    Hartzaileak

    PyME eta MICRO

    Agentea

    SPRI

    Activa Industria 4.0

    Aholkularitza espezializatuko eta pertsonalizatuko programa, 4.0 industriako proiektuen ezarpenean esperientzia duten erakunde kontsultore akreditatuek sortua. Industriaren eta ETEen Idazkaritza Nagusiak garatutako metodologiari jarraikiz egin da. Programa honi esker, enpresek egoera-diagnostiko bat eta eraldaketa-plan bat eduki dezakete, eraldatze-prozesu horretan behar diren gailu digitalak identifikatzeko eta haiek ezartzeko ibilbide-orria zehazteko lagungarri. Informazio gehiago.

    Hartzaileak

    Empresas del País Vasco, cualquiera que sea su forma jurídica que, cumpliendo los requisitos y condiciones establecidos en esta convocatoria, desarrollan o van a desarrollar una actividad industrial productiva.

    Agentea

    Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa, SPRI