Laguntzak

Basque Industry 4.0

Programa honen helburua da babesa ematea “teknologi hornitzaileen” teknologia (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileena) manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.

Hartzaileak

  • ETE
  • HANDIA

Agentea

Eusko Jaurlaritza / SPRI

EIKT Atlas. Software-a euskadiko industria enpresetan

Erreferentzia-erreminta gisa aurkezten da EIKT Atlas, aurreratuak izan nahi duten industrietako prozesuan gaur egun oinarritzat hartu behar dituzten oinarrizko elementu teknologokoak ezagutarazteko.

Agentea

Eusko Jaurlaritza / SPRI

Euskadi+innova laguntzen alerta-buletina

SPRIren zerbitzua, zeinak informazioa ematen duen posta elektroniko bidez berrikuntzarekin lotutako laguntzei buruz, euskal administrazio publikoen kasuan zein estatu osokoen eta Europakoen kasuan.

Agentea

Eusko Jaurlaritza / SPRI

Mikroenpresa Digitala – Inplantalariak

Transformazio digitalerako doako teknologi aholkularitza zerbitzua, praktikoa, pertsonalizatuta eta enpresa-lehiaren hobekuntzari laguntzen dizkioten teknologietako (IKTE soluzioak) neurrira.

Agentea

Eusko Jaurlaritza / SPRI

Basque Digital Innovation Hub

Fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatua. Prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako azpiegitura bat, enpresen eskura dagoena. Ekimen honen helburua da enpresa industrialei –bereziki ETEei- behar dituzten gaitasun teknologikoak ematea aurre egin diezaieten 4.0 industriaren erronkei.

Eta horretarako sortu dugu lankidetza-sare publiko-pribatu bat, zeinetara biltzen diren unibertsitateak teknologi zentroak, enpresetako I+G-ko unitateak eta, besteak beste, nazioarteko networking-a. Aktiboen sare konektatu bat, ondoko hauez osatua: azpiegiturak, laborategiak, ekipamenduak, softwarea eta fabrikazio aurreratuaren inguruko gaitasun zientifiko-teknologiko berritzaile eta bikainak.

BIND 4.0

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako azelerazio publiko-pribatuko programa bat da BIND 4.0, hainbat arlotako proiektuak dituzten startupei zuzendutakoa, hala nola big data, fabrikazio gehigarriak ikusmen artifiziala, cloud computig, errealitate birtual eta gehitua, zibersegurtasuna, sistema ziberfisikoak edo kolaborazio-robotika.

Agentea

Eusko Jaurlaritza / SPRI, BICs

TKgune

LHko Ikastetxeok osatzen dugun sareak gure azpiegitura eta metatu dugun jakintza zure eskura jartzen dugu.

Agentea

Eusko Jaurlaritza / SPRI, Tknika

Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiria

Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiria Gasteizko Udalak bultzatutako proiektu honi esker, proiektu teknologiko bat duten eta ingurune errealetan erakustaldiak egin nahi dituzten enpresek hiria baliatu ahal izango dute horretarako. Produktu edo zerbitzu teknologiko berritzaileak dituzten enpresei zuzenduta dago, produktu edo zerbitzu horiek ingurune errealetan nola jokatzen duten testatu nahi baldin badute.  

Agentea

Vitoria-Gasteizko Udala

Basque Cybersecurity Centre

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako Basque Cybersecurity Centre erakundeak bere egitekoen artean hartzen du euskal enpresei eman beharreko laguntza izan daitezkeen mehatxu edota erasoen aurrean prebentzioko eta erreakzioko estaldura efektibo eta fidagarri bat izateko. Horretarako hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie, hala nola alerta eta abisu proaktiboak; gorabeheren aurrean eman beharreko erantzunaren azterketa eta koordinazioa; segurtasunaren diagnostikoa; eta dibulgazioa eta sentsibilizazioa zibersegurtasuneko arloetan.

Agentea

Eusko Jaurlaritza / SPRI

M-ERA.NET (Eranet)

I+Gko proiektuak egiteko babesa, lankidetza transnazionalaren barruan ETEetarako materialen zientzia eta metodologiaren esparruaren barruan (Eusko Jaurlaritzaren laguntza Haziteken bidez)

Agentea

Eusko Jaurlaritza, EE