Berriak

Ferrovial Servicios, Iberdrola, UPV/EHU, KUIKO eta IK4 Azterlan erakundeek beren esperientziak eta ezagutzak partekatzen dituzte 4.0 teknologiak inplementatzeko orduan
urria 2, 2019
Araba 4.0 jardunaldia: lurraldeko enpresekin biltzeko eta networking egiteko aukera bat
urria 23, 2019

Aprobetxatu urteari geratzen zaiona, eta prestatu 4.0 teknologietan

Gero eta gehiago dira 4.0 Industriaren aurrerapen teknologikoak egokitzen ari diren enpresak, beren produkzio-prozesuak hobetzeko edo baliabideen kudeaketa eraginkorragoa egiteko. 

Horren eraginez, zibersegurtasunean, fabrikazio gehigarrian edo robotikan prestatutako langileen eskaria gora eta gora ari da, etengabe. Horregatik, saltoa emateko eta 4.0 teknologietan prestatzen hasteko unerik onenean gaudela esan dezakegu.

Askotariko eskaintza

4.0 industrian gaitzeko baliagarri diren teknologia gehienei buruzko ikastaro-aukera zabala aurki dezakezu gure agendan . Zibersegurtasun eta fabrikazio gehigarriarekin hasi eta pentesting eta robotikaraino. 

Zibersegurtasunean eta testingean interesatutako pertsonek honako ikastaro hauetan eman dezakete izena:

Datuen analisian lehen urratsak egin edo gaitasunak hobetu nahi dutenek honako ikastaro hauek dauzkate eskura, besteak beste:

Robotikan eta robotikaren posibilitateetan interesatuta daudenek oinarriak ikas ditzakete edo dakitena hobe dezakete, honako ikastaro hauen eskutik, besteak beste:

Azkenik, baina aurrekoen garrantzi berberarekin, hodeiari buruz gehiago jakin nahi dutenek honako ikastaro hau egin dezakete:

Ikastaro guzti-guztiak aprobetxatu nahi badituzu eta Arabako 4.0 Industriaren berri izan nahi baduzu, jarraitu Araba 4.0 plataformaren berriak Twitterren edo Linkedinen, edo bestela harpidetu gure newsletterrean.