[…]"> “Robotekin” sortu da Araban, hau da, Euskadin robotikari eskainitako lehenengo “hub” gunea - Araba 4.0

Berriak

bind-40-lanza-nuevos-retos-para-la-innovacion-con-startups-en-pymes
BIND 4.0k berrikuntzarako erronka berriak abiaraziko ditu startupekin ETEetan eta Administrazio publikoan
25 urtarrila, 2023
Gure artean dugu “Mikroenpresa digitala”, negozio txikiei laguntzeko
22 otsaila, 2023

“Robotekin” sortu da Araban, hau da, Euskadin robotikari eskainitako lehenengo “hub” gunea

Arabako Parke Teknologikoan izango da lankidetza-ekimen hau, zenbait erakunde publiko eta pribaturen laguntzarekin.

 

2023ko otsailaren 2an egin zen Arabako parke teknologikoan “Robotekin” proiektuaren aurkezpena. Robotikaren eta automatizazioaren industriako startup batzuk eta arlo bereko hainbat enpresak topagune bat eta plataforma bat izango dute lankidetza-jarduerak bultzatzeko, Arabako eta Euskadiko sare ekonomikoa estimulatzeko eta nazioartean agerikotasuna emateko. Euskal enpresen lehiakortasun handiagoa eragingo du horrek industria-esparruan.

Hainbat bilera egin ditugu sektore horietan aritzen diren tokiko agente nagusiekin “Robotekin” proiektua aurrera ateratzeko. Agente horien guztien erantzun positiboa jaso genuen enpresen onurak eta premiak aztertu eta bilatu ondoren. Nazioartean arrakasta izan duten zenbait kasu ere aztertu ditugu, hala nola Odense Robotics Danimarkan proiektua, “hubak” tokiko ekonomiarako eta lanerako aukerak izan daitezkeela erakusten digun proiektua, hain zuzen ere.

Datozen asteetan hasiko da elkartea arlo juridikoan bermatuko duen prestakuntza-lana, elkartea sortu duten kideak zein diren ezagutzera eman ondoren, eta proiektu guztiak abiaraziko dira hainbat enpresaren eskutik.

Ekitaldian parte hartu zuten Arabako Foru Aldundiaren aldetik Pilar García de Salazarrek eta Javier Hernandok,  Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak, BIC Arabaren zuzendaritzatik David Monterok, eta baita Emiliano Titos-ek ere, Mercedes-Benz Gasteizko plantako zuzendari ohiak. Guztiek parte hartuko dute proiektua abiarazteko eta prestatzeko lanetan.