Laguntzak

Beste baliabide batzuk

Zibersegurtasunari buruzko prestakuntza eta diagnostikoa

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin lankidetzan, enpresen eskura jartzen dugu lan-taldearentzat zibersegurtasunaren arloko 2 orduko prestakuntza saio bat egiteko aukera. Prestakuntza horretan, enpresei zuzendutako iruzur nagusiak detektatzen ikasiko da, informatika-ekipoak erabiltzerakoan jardunbide egokiak ezartzen, zibereraso baten aurrean jarduteko protokoloa ezartzen, eta abar. Baliabide hau doakoa da, eta, gainera, online diagnostiko bat egingo da enpresaren kalteberatasun nagusiak ezagutzeko. Prestakuntza enpresan bertan egin daiteke, lekurik izanez gero.

Agentea

Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz

Basque Digital Innovation Hub (BDIH) – Konexio 2020

Basque Digital Innovation Hub (BDIH) – Konexio 2020 Euskal industriarentzako laguntzak, teknologia digitalekin esperimentatzeko Basque Digital Innovation Hub-en (BDIH) eta Europako Digital Innovation Hub-etan (DIHs). BDIH sareak elkarrekin biltzen ditu proba eta baliozkotze arloko azpiegiturak, lantegi pilotuak eta know-how espezializatua hainbat arlotan: Fabrikazio Gehigarria, Robotika Malgu eta Kolaboratiboa, Zibersegurtasuna, Makina Adimendun eta Konektatuak, Material Aurreratuak eta Datuetan oinarritutako konponbideak, denak ere oinarrizkoak 4.0 industriarako. Sare horrek aukera ematen die ETEei erraz eskuratzeko 4.0 Industriak dakartzan erronkei aurre egiteko behar diren gaitasun zientifiko eta teknologiko berritzaile eta bikainak, bidea zabalduz horrela ETEei eta gainerako enpresei eboluzionatzeko eta lehiakorrago bihurtzeko.

Hartzaileak

Manufakturako enpresa industrialak gutxienez jarduera zentro bat Euskadin dutenak

Agentea

SPRI Taldea

BCSC: Zibersegurtasunari buruzko sentsibilizazio-jardunaldiak

Basque Cybersecurity Centre zentroak zibersegurtasunaren arloko sentsibilizazio-zerbitzua eskaintzen du, industriaren arloko enpresei eta enpresa-taldeei zuzendutako doako jardunaldien bidez.

Jardunaldi horien helburu nagusia OT munduko enpresek zibersegurtasunaren arloan aurre egin behar dieten arrisku ohikoenei buruz kontzientziatzea da, eta enpresa horiek zibersegurtasun-neurriak aplika ditzaten sustatzea babestuago egon daitezen eta, beraz, dauden mehatxuen eraginpean egon ez daitezen. Era berean, horrelako teknologiak aplikatzeak balio erantsia izatea ahalbidetuko du, Euskadik nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta berritzeko duen gaitasunari eusteko.

Jardunaldien edukiak modulu bat edo batzuk har ditzake barne, erakunde bakoitzaren beharren arabera:

  • Pertsonak, mailarik ahulena zibersegurtasunean
  • Garatzaileentzako zibersegurtasuna
  • Zibersegurtasuna enpresan
  • Zibersegurtasuna industrian
  • Zibersegurtasuna & ETEak: nire enpresa arriskurik gabe al dago?
  • Enpresako zibersegurtasuna zuzendaritzako kideentzat


  • Jardunaldiak doan izango dira, eta Basque Cybersecurity Centreren webgunearen bidez eska daitezke.

    Agentea

    Basque Cybersecurity Centre, SPRI

    Edukiera mapa

    Unibertsitatea eta enpresaren arteko elkarlana bultzatuz 4.0 Industriaren erronkei aurre egiteko.

    Agentea

    Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila

    EIKT Atlas. Software-a euskadiko industria enpresetan

    Erreferentzia-erreminta gisa aurkezten da EIKT Atlas, aurreratuak izan nahi duten industrietako prozesuan gaur egun oinarritzat hartu behar dituzten oinarrizko elementu teknologokoak ezagutarazteko.

    Agentea

    Eusko Jaurlaritza / SPRI

    Euskadi+innova laguntzen alerta-buletina

    SPRIren zerbitzua, zeinak informazioa ematen duen posta elektroniko bidez berrikuntzarekin lotutako laguntzei buruz, euskal administrazio publikoen kasuan zein estatu osokoen eta Europakoen kasuan.

    Agentea

    Eusko Jaurlaritza / SPRI

    Mikroenpresa Digitala – Inplantalariak

    Transformazio digitalerako doako teknologi aholkularitza zerbitzua, praktikoa, pertsonalizatuta eta enpresa-lehiaren hobekuntzari laguntzen dizkioten teknologietako (IKTE soluzioak) neurrira.

    Agentea

    Eusko Jaurlaritza / SPRI