Laguntzak

Beste baliabide batzuk

Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiria

Vitoria-Gasteiz Laborategi Hiria Gasteizko Udalak bultzatutako proiektu honi esker, proiektu teknologiko bat duten eta ingurune errealetan erakustaldiak egin nahi dituzten enpresek hiria baliatu ahal izango dute horretarako. Produktu edo zerbitzu teknologiko berritzaileak dituzten enpresei zuzenduta dago, produktu edo zerbitzu horiek ingurune errealetan nola jokatzen duten testatu nahi baldin badute.  

Agentea

Vitoria-Gasteizko Udala

Basque Cybersecurity Centre

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk bultzatutako Basque Cybersecurity Centre erakundeak bere egitekoen artean hartzen du euskal enpresei eman beharreko laguntza izan daitezkeen mehatxu edota erasoen aurrean prebentzioko eta erreakzioko estaldura efektibo eta fidagarri bat izateko. Horretarako hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie, hala nola alerta eta abisu proaktiboak; gorabeheren aurrean eman beharreko erantzunaren azterketa eta koordinazioa; segurtasunaren diagnostikoa; eta dibulgazioa eta sentsibilizazioa zibersegurtasuneko arloetan.

Agentea

Eusko Jaurlaritza / SPRI