Laguntzak

Laguntza ekonomikoak

Indartu 2023

Enplegua sortzen duen produkzio arloko inbertsioa sustatzen dugu, industri garapenaren eta desberdintasun sozialak murriztearen aldeko apustu irmo gisa Indartu programak 12 milioi euroko laguntzak ematen ditu enpresa-inbertsioak egiteko, eta babes integrala eskaintzen die enplegu-aukera berriak sortzen dituzten sustatzaile berriei, diskriminazio positiboa eginaz, batik bat, Ezkerraldea handituta eta langabeziaren eragin handia duten beste eremu batzuetan dauden inbertsioak sustatzeko, bai eta Euskadiko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duten udalerrietan estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen diren inbertsioak sustatzeko ere. Deialdi honetako laguntzek oinarrizko ezaugarri hauek dituzte:

  • Helburutzat dute produkzio arloko inbertsioak sustatzea, baldin eta lehiakortasuna hobetzen eta ekonomia garatzen badute aipatutako eremuetan nahiz Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren gorako langabezia-tasa duten gainerako udalerrietan. Inbertsio horiek enpresa berriek edo lehendik daudenek egin ditzakete, eta lehentasuna izango dute zuzenean produktuaren eraldaketa prozesua hobetzera, gaitasunak handitzera edo jarduera berriak garatzera bideratutako inbertsioek.
  • Diskriminazio positiboko neurriak hartuko dira langabezia handia duten zenbait eskualdetan, bai ekonomia-krisiak beste leku batzuetan baino eragin handiagoa izan duelako, bai hondatutako egitura bat dutelako garapena zailtzen duena.
  • Inbertsioek behar bezala finantzatuta egon behar dute, hala, bai enpresa berriei, bai lehenagotik daudenei eskatzen zaie inbertsioaren hasieran Baliabide Propioekin estal dezatela diruz lagundu daitezkeen inbertsioen gutxienez % 25 (laguntza publikoak kontuan hartu gabe).
Gehieneko laguntza 3 milioi eurokoa izango da enpresa bakoitzeko, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren arabera, edozein dela ere sortuko den enplegu bolumena.

Hartzaileak

Produktuaren eraldaketa-prozesuan hobekuntzak egiten dituzten enpresak, gaitasunak handitzen dituztenak edo jarduera berriak garatzen dituztenak, langabeziaren eragin handia duten eremuetan kokatuak

Hazitek 2023

90 M € laguntzatan euskal enpresetako ikerketa eta garapena bultzatzeko.

I+G-rako Hazitek 2023 laguntzen programa bereziki diseinatu da Ikerketa eta Garapen Proiektuak sustatzeko ETEetan, enpresa handietan eta euskal enpresen elkarteetan. Programa honek dirulaguntza ez itzulgarriak ematen ditu Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko jardueretarako, eta bere aurrekontua bi multzotan banatzen da, bata proiektu lehiakorrentzat eta bestea  estrategikoentzat.

Hartzaileak

Programa honen onuradunak ENPRESAK (handiak zein ETTak), enpresa-erakundeak eta taldeak. Oinarri zientifiko eta teknologikoa duten enpresa berriak sortzeko, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea ere onuraduna izango da.

Agentea

Eusko Jaurlaritza / SPRI

Elkartek 2023

39M € laguntzatan, ZTBESeko agenteek elkarlaneko ikerketa egin dezaten Industria Adimendun, Energia eta Osasuna bezalako arlo estrategikoetan.

Elkartek 2023 elkarlaneko ikerketarako laguntzen programaren helburua da, lankidetzarako oinarrizko ikerketa-proiektuak, industria-potentzial handiko ikerketa eta interes bereziko beste ekintza osagarri batzuk sustatzea, industria adimendunaren, energia garbien eta osasun pertsonalizatuaren arloetan lehiakortasuna hobetzeko.

Hartzaileak

Zure ikerketa-proiektuetarako kolaboratzaile bila zabiltza? Zure enpresa Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko enpresa bat da? Sareko beste agente batzuekin lankidetzan aritu nahi duzu industria adimendunaren, energiaren edo osasunaren sektoreetarako ikerketa proiektuetan?

Agentea

Grupo SPRI

Araban Ekiten 2023

Araban enpresa berriak sor daitezen sustatzea eta enpresak sendotzeko eta hedatzeko prozesuetan laguntzea, Arabako produkziosarea modernizatzen, dibertsifikatzen eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten erakundeei diru-laguntzak emanez.

Enpresa berriak

  • Merkatu-azterketak eta/edo bideragarritasuna. Proiektuarekin zerikusia duten txosten, azterlan eta aholkularitza tekniko espezifikoak.
  • Prototipoak diseinatu eta eraikitzearen ondoriozko gastuak (muga: 10.000,00 €). Patenteak, homologazioak, erabilgarritasun-ereduak eta marka komertzialak eskatzeko, emateko eta erregistratzeko hasierako gastuak (muga: 10.000,00 €).
  • Jarduerarekin zuzenean lotutako berariazko ikastaro teknikoetara joatea (< 350 ordu), betiere prestakuntza arautuan dagoen eskaintzaren barruan sartzen ez badira (3.000,00 €-ko muga).
  • Diruz lagun daitekeen proiektuari lotutako komunikazio-gastuak (20.000,00 €gehienez).
  • Ibilgetuan egindako beste inbertsio batzuk, lursailak, eraikinak eta ibilgailuak izan ezik.

Sendotzea eta hedatzea

  • Aholkularitza eta kanpo-aholkularitzako lanak, juridikoak barne.
  • Azterketa teknikoak.
  • Komunikazio-gastuak (10.000,00 €gehienez).
  • Kudeaketa hobetzeko prestakuntza (< 350 ordu).
  • Ekoizpena eta lehiakortasuna handitzeko erosketa ibilgetua.
  • Teknologoa edo negozioaren garatzailea kontratatzeko gastuak.
Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak dira aurkeztu direnak eskaera aurkeztu duten epetik aurrera eta 2023eko abenduaren 18ra arte, egun hori barne.

Hartzaileak

Enpresa berriak

  • Arabako pertsona fisikoak, enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektua dutenak.
  • Arabako pertsona fisiko edo juridikoak, gehienez ere bi urteko antzinatasuna dutenak jarduera hasten denetik edo eskaera egiten den egunean eratu zirenetik.
  • Jarduera dibertsifikatu nahi duten Arabako pertsona juridikoak, enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektu zehatz bat aurkeztuz.
  • Egoitza edo jarduera Arabatik kanpo duten pertsona fisiko edo juridikoak, lurraldean jarduerazentro bat lekuz aldatzen/ezartzen dutenak.

Sendotzea eta hedatzea

  • Araban jarduera-zentroa martxan duten pertsona fisiko edo juridikoak, azken lau urteetan (2018- 2021) Araban Ekintzailetza programaren laguntzak jaso dituztenak enpresa berriak sortzeko fasean, eta gutxienez enplegu bat eta gehienez hamar dituztenak (sustatzaileak alde batera utzita).

Gauzatu Industria 2023

28 milioi euroko laguntzak oinarri teknologiko edo berritzaileko ETEak sortu eta garatzeko

Programa honek ETE industrialak edo industriarekin zerikusia duten eta teknologia- eta/edo berrikuntza-oinarria duten ETEak sustatzen laguntzen du, Euskadin garatzen den garapen teknologikoan eta berrikuntzan duten eragina handitzeko. Horrela, ehun ekonomikoaren lehiakortasuna handitu nahi dugu, euskal enpresen produktibitatea eta enplegu-sorrera bultzatuz. Gauzatu Industria laguntza programa, laguntza itzulgarri bezala gauzatzen da, egindako inbertsioekiko proportzionalak diren laguntzen bidez. Gehienez 200.000 € emango dira sortutako enplegu bakoitzeko, edo 150.000 € hasierako plantillari eutsi izan ezkero. Laguntza hauek bost urtetan itzuli beharko dira, urtean bi itzulketa eginez, eta ezingo dira 1,5M € baino gehiago izan enpresa bakoitzeko. Eskabideak norgehiagoka-irizpideen arabera eta enpresa bakoitzaren oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea kontuan hartuta emango dira. Horrela, teknologia-maila handia dutenei lehentasuna emango zaie, hala nola Energia, Fabrikazio Aurreratua eta Biozientzia edo Bioosasuna. Gainera, I+G+b eta berrikuntza teknologikoan inbertitutako baliabideak ere kontuan hartuko dira, baita ezagutza horiek merkatuan sartuko diren produktu edo prozesu berrietara transferitzeko gaitasuna ere.

Hartzaileak

Oinarri teknologikoa duen eta industria-sektorearekin zerikusia duen ETE bat baduzu, aurkeztu enplegua areagotzen edo mantentzen lagunduko dizun lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen duten aktiboetan egin nahi duzun inbertsio-proiektua.

  • ETE industrialak (erauzketakoak, eraldatzaileak edo produkziokoak) edo oinarri teknologikoko zerbitzu erlazionatuak dituztenak, Euskadin ekoizpen-zentro bat edo gehiago dituztenak, non inbertsioa egingo den; bai eta jarduera nagusia industria-enpresetan IT/ OT inguruneetarako zibererasoen aurrean babesteko sistemak integratzea duten enpresak badira.
  • Inbertsio-proiektuak eskaeran adierazitako aldian gauzatu beharko dira, eta 2023an hasi beharko dira.
  • Eskuratutako aktiboek 3 urteko amortizazioa izan beharko dute gutxienez, eta enpresan aktibo egon beharko dute aldi berean.
  • Ezinbestekoa da proiektuek Euskadiko lantokietan eragina izatea, lantegietan enplegua mantenduz edo handituz.

Agentea

SPRI

Araba Innova – Digitaliza 2023

ARABAN BERRIKUNTZA ETA DIGITALIZAZIOA SUSTATZEKO LAGUNTZEN EKITALDIRAKO DEIALDIA Deialdi honen helburua Araban berrikuntza eta Digitalizazioa sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko diru-laguntzak emanez Arabako ekoizpen egituraren ekonomia modernizatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak eta/edo jarduerak egiten dituzten erakundeei.

Hartzaileak

  • Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresek, beren osaera juridikoa edozein dela ere, edo gutxienez jarduera zentro bat Arabako Lurralde Historikoan daukatenek. Enpresa sortu edo jarduera hasi zenetik eskaera egiten den egunera arte gutxienez urtebete igaro behar da..
  • Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten autonomoak, baldin eta laguntza xede den jarduerari dagokion JEZean alta eman zutenetik gutxienez urtebete igaro bada.
  • Arabako Lurralde Historikoan jarduera zentroa duten zentro teknologikoak edota ikerketa zentroak, Araban irakaskuntza unitatea duten unibertsitateak eta Araban helbide soziala eta fiskala dauzkaten fundazioak eta enpresa elkarteak eta I+Gko enpresa unitateak, haiek denak gutxienez bi urteko antzinatasuna izanik

Agentea

Arabako Foru Aldundia

Basque Industry 4.0

Aurrera goaz industria adimendunaren garapenean, teknologia transferituz Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan.

Basque Industry 4.0 laguntza programak 300.000 eurorainoko dirulaguntzak ematen dizkie helburu hau duten ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei: teknologia transferitzeateknologia-hornitzaileetatik enpresa industrialetara Fabrikazio Aurreratuaren arloan. Horrela, hornitzaile teknologikoetatik datozen berrikuntzak ezartzeko eta merkatuan lehiakortasuna eta posizionamendua hobetzeko beharrezkoak diren baliabideak eta tresnak eman nahi dizkiegu euskal enpresei. Laguntza horiek industri edo industriarekin erlazionatutako arloko enpresei edo zerbitzu aurreratuetako enpresei zuzentzen zaizkie, baldin eta proiektuak garatzen badituzte euren hornitzaileekin batera Fabrikazio Aurreratuari aplikatutako EIKTen arloan, proiektu horiek demostrazio-balioa badute eta lagungarri badira EIKTen arloko I+G proiektuetatik lortutako emaitzak azkarrago merkaturatzeko.

Diruz lagundu daitezkeen proiektuak

Proiektuek arlo hauetakoren batekin lotuta egon behar dute, fabrikazio aurreratuari aplikaturiko CPS (Cyber Physical Systems) sistemen arloan:
  • Zibersegurtasuna eta industria-komunikazioak
  • Cloud computing-a
  • Adimen Artifiziala, Big Data, Analitika Aurreratua eta Business Intelligence
  • Machine Learning
  • Robotika kolaboratiboa
  • Errealitate areagotua
  • Ikusmen artifiziala
  • Sentsorika
  • Diseinua eta gehikuntza bidezko fabrikazioa metalezko materialetan eta material aurreratuetan.
  • Material eta prozesu aurreratuak erabiltzen dituzten proiektuak.

Hartzaileak

  • "I+G-ko agentearen” dedikazioaren gastuetan, horren barnean sartuz fabrikan ematen den laguntza eta aholkularitza.
  • “Inplantariaren” dedikazioaren gastuetan.
  • Agente teknologikoak eskainiriko jabetza industriala eskuratzeko gastuetan.
  • Hardwareko eta softwareko inbertsioetan eta/edo gastuetan.
  • Enpresa onuradunaren barneko langileen gastuetan.

Agentea

Eusko Jaurlaritza / SPRI