Berriak

EHUko Uda Ikastaroen 2. edizioa, “Enpresa 4.0: digitalizazioa eta informazioaren teknologiak enpresa-lehiakortasuneko iturri gisa”
27 maiatza, 2022
Cyber Range Tecnalia: Instalazio aitzindaria Europan, zibersegurtasunean trebatzeko eta ikertzeko
16 ekaina, 2022

Vitoria-Gasteizko Udalak zibersegurtasuneko prestakuntza- eta diagnostiko-zerbitzua eskaintzen du

Zerbitzu honek orientabideak ematen dizkie enpresei zibersegurtasunaren arloko neurriak hartzeko eta zibererasoak prebenitzeko.

Zibersegurtasuneko Euskal Zentroarekin lankidetzan, enpresen eskura jartzen dugu lan-taldearentzat zibersegurtasunaren arloko 2 orduko prestakuntza saio bat egiteko aukera.

Prestakuntza horretan, enpresei zuzendutako iruzur nagusiak detektatzen ikasiko da, informatika-ekipoak erabiltzerakoan jardunbide egokiak ezartzen, zibereraso baten aurrean jarduteko protokoloa ezartzen, eta abar.

Baliabide hau doakoa da, eta, gainera, online diagnostiko bat egingo da enpresaren kalteberatasun nagusiak ezagutzeko. Prestakuntza enpresan bertan egin daiteke, lekurik izanez gero.

Informazio gehiago eta eskaerak.