[…]">


Sektoreko erakunde, enpresa eta adituak ReforAmurrio Industrialdean bildu dira gaur, “Zibersegurtasuna enpresa txiki eta ertain industrialetan” gosari teknologikoan, Araba 4.0k eta Aiara Industrial Labek antolatuta, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Jardunaldian zehar, hizlariek eta bertaratuek enpresek zibersegurtasuna aplikatzerakoan dituzten erronkei eta prozesuan zehar ikasitakoei buruz hausnartu dute. Izan ere, gosari honen helburua sektorearen eskaerei erantzutea da, zibersegurtasuneko arazoak gero eta ugariagoak baitira.
Hasteko, Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak zehaztu du zibersegurtasuna jada ez dela aukera bat, baizik eta enpresen lehiakortasunerako “gako estrategiko” bat. Gainera, bertaratutako erakundeek enpresekin duten konpromisoa berretsi dute, zibersegurtasun planak martxan jartzeko eta enpresa-sare osoan kontzientzia sustatzeko.
Jardunaldia Maite Alvarez Tecnaliako zibersegurtasuneko proiektuen zuzendariak emandako hitzaldi dibulgatibo batekin hasi da, “Zibersegurtasun industriala IA garaian: arriskuak, aukerak eta estrategiak” izenburupean.
Ponentzia horretan, enpresan adimen artifizialeko tresnak ezartzeak ekar ditzakeen arrisku nagusiak azaldu ditu Álvarezek, aldez aurretik horiek aztertzen ez baidra. Horregatik, hitzaldian segurtasun-arazoei nola aurre egin azaldu du, datu-zentrotik hasi eta AA Generatiboaren enpleguraino, enpresen egunerokotasunean. “Etorkizunak babestua izatea eskatzen du”, berretsi du hizlariak.
Teoriatik ekintzara: gorabeherak, simulazioak eta ikaskuntzak
Dibulgaziozko hitzaldiaren ondoren, mahai-inguruari ekin dio, Lorenzo Díaz de Apodaca, Cybertix Simulation Technologies-eko CEO-ak moderatuta. Sergio Sainz de la Maza (INTAREMIT), Agustín Bilbao (Voestalpine Railway Systems JEZ), Iratxe Riera (LAUDIOALDE), Gorka Alcorta Ruiz de Alegría (Cibcomtech) eta Koldo Santisteban (Vidrala) izan dira parte-hartzaileak.
“Egunero 45.000 zibersegurtasun eraso inguru izaten dira Espainian”, azpimarratu du Diaz de Apodakak. Datu horien aurrean, parte-hartzaileek ikuspegi aberasgarria eman diete aurre egin beharreko zibersegurtasun erronkei eta etorkizunera begirako ibilbide-orriari. Parte-hartzaileek berretsi dute zibersegurtasunaren garrantzia gero eta handiagoa dela, baina oraindik bide luzea dagoela.
Izan ere, Gorka Ruiz de Alegriak azpimarratu duenez, IT arloan zibersegurtasuna babesteko neurriak gero eta gehiago diren bitartean, OT-n oraindik arazo handiagoak daude. Horretarako, oso garrantzitsua izan da neurri horiek ezartzen ari diren enpresen esperientziak ezagutzea, hala nola Voestalpine, INTAREMIT edo Vidrala enpresenak.
Zibersegurtasuna beharrezkoa da haientzat, aktibo estrategikoa baita haien lehiakortasunerako. Gainera, Sainz de la Mazak gaineratu du esparru horretan lan egitea funtsezkoa dela azken bezeroa erakartzeko eta mantentzeko. Vidrala eta Voelstapineren kasuan, prozesu horiek etengabe berrikusi behar direla adierazi dute, askotan ustekabeak sistemetan “hobetzeko aukerak” izan baitira.
Iratxe Rierak sektoreko etorkizuneko profesionalen prestakuntza nabarmendu du. Laudioalden lau urte daramatzate zibersegurtasuneko espezialitatea irakasten, eta ekipamendu eta instalazio ugari dituzte, ezagutza praktikoak eskuratu ahal izateko eta enpresei segurtasuna ahalik eta modu eraginkorrenean indartzen laguntzeko. “Prestakuntza enpresekin batera eman behar da”, azpimarratu du Laudioaldeko berrikuntza arduradunak.
Araba 4.0tik eskerrak eman nahi dizkiegu hizlariei, moderatzaileei, enpresa laguntzaileei eta erakundeei Arabako zibersegurtasunaren erronken ikuspegi osoa emateagatik. Jakina, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei.