Berriak

Kasu arrakastatsuak: ITVasa-k aurrez hitzordua hartzeko sistemak hobetu ditu Naturalvox laguntzaile birtualarekin
29 iraila, 2021
Bihurtu zaitez Hornidura-kateko kudeaketako 4.0ko SAP kontsultari Arabako Ganberaren master honekin
25 azaroa, 2021

Zibersegurtasunaren garrantzia industrian

Basque Cyber Security Centre zentroaren eta Arabako enpresa batzuen eskutik (hala nola Custar, Guzcor edo Osane Consulting), zibersegurtasunak industrian duen garrantzia eta lehiakortasuna nola sustatu daitekeen ikasi dugu.

Zibersegurtasuna funtsezkoa da erakunde guztientzat, baina bereziki industria-esparruan. Hori ikasi ahal izan genuen Araba Ekinean ekimenak urriaren 21ean antolatutako webinar mintegian. Arabako Foru Aldundiaren babesa, eta Arabako Ganberaren eta Basque Cyber Security Centre zentroaren lankidetza izan zuen ekitaldiak.

IT esparruko mehatxu nagusien gaineko ikuspegi bat ematea zegoen helburuen artean; erremintak ezagutzea IT sarearen eta OT sarearen segmentazio hobea izateko; informazio-iturri espezializatuak ikustea egunean egoteko; eta hornitzaile-bezero ikuspuntutik adibideak ikustea, baita zibereraso-ariketa batekin kontzientziatzea ere.


“Zibersegurtasuna industrian” webinar mintegia galdu bazenuen, lerro hauen gainean dagoen bideoan ikus dezakezu, grabatua.


Gabriel Uriartek (Tecnalia) egindako sarrera labur baten ondoren Jordi Ubach, Basque Cyber Security Centre zentroko kolaboratzailea entzun ahal izan genuen, eta “zibersegurtasuna industrian lehiakortasuna sustatzeko bide gisa” izan zuen hizpide bere mintzaldian. Mehatxuak, kalteberatasunak, azpiegitura kritikoak… Industriako zibersegurtasunarekin lotutako gaiak, egun dauden mehatxuekiko esposizio txikiagoan egoteko neurrien aplikazioari buruz kontzientziatzeko eta aplikazio hori sustatzeko. Horrelako teknologiak aplikatzeak balio erantsi bat izatea ahalbidetuko liguke, Euskadiren gaitasun lehiakor eta berritzailea edukitzeko nazioarteko merkatuetan. Horretarako “funtsezkoa da segurtasun-partxeak albait lasterren aplikatzea hardwarean zein sistema eragileetan” adierazi zuenez, nahiz eta “konplexutasuna gehitu egiten den 30 edo 40 urteko makinetako ingurune berriei dispositiboak gehitzen dizkiegun arabera”. Azkenik jakinarazi zuenez, “langileen konpetentziarik eza da OT inguruneetan aurre egin beharreko erronka handienetako bat”.

Ondoren, CUSTAR enpresako Eragiketetako zuzendari Félix Uriarte Ortueta entzun ahal izan genuen, eta bere mintzaldian esternalizazio dokumentalerako informazioaren segurtasun-protokoloak azaldu zizkigun. “Informazio digitala suntsitzeko garaian, ez da nahikoa informazio hori ezabatzea, dokumentuak bertan biltegiratuta zeuden euskarria ere suntsitu behar izatea gerta liteke”, adierazi zuenez.

Bestalde, GUZCOR enpresako Auditoria Informatiko eta Forentseko arduradun Juan Arcek adibide praktiko baten bidez erakutsi zigun nola engainatzen gaituzten e-gaiztoek phishing teknikaren bidez. “Erasotzaileak mozorrotu egiten dira phishingarenkin gu engainatzeko. Ordenagailua eguneratuta izateak segurtasun handia ematen du, eta ohar-mezuren bat ateratzen bazaizu, irakur ezazu guztiari baiezkoa eman aurretik”, azaldu zuenez.

Azkenik, OSANE Consulting enpresako Inteligentzia Arloko manager arduradun Sergio Gutierrezek gure enpresa-sarean Ziberinteligentziak dituen egungo aukerei buruz hitz egin zigun. “Hartu beharreko neurrietako batzuk monitorizazioa, Inteligentzia Estrategikoa/Korporatiboa edo Ikerketa Digitalak egitea dira. Zerbitzu horietako batzuk prebentziozkoak dira. Adibidez, langileen kontzientziazioak % 90ean murrizten ditu zibersegurtasunarekin lotutako gorabeherak”.


Araba 4.0ren hurrengo webinar mintegiei buruzko informazioa nahi baduzu, jarrai iezaguzu Twitterren edota LinkedIn-en, edo harpidetu zaitez gure buletinera.