4.0 Zuzkitzaileak

“Zuzkitzaileak 4.0” atalaren katalogo honetan ‘Industria 4.0‘-ra eta industria-enpresen eraldakuntza digitalera orientatutako zerbitzu teknologiko aurreratuak eskaintzen dituzten Arabako enpresen informazio eta harremanetarako datuak biltzen dira, zerbitzu horiek honako teknologia hauetan oinarrituta egonik: zibersegurtasun industriala, datuen analitika aurreratua (BigData), adimen artifiziala, sistema industrialen automatizazioa eta integrazioa, robotika, fabrikazio gehigarria, ikusmen artifiziala, edota errealitate birtuala eta handiagotua eta garatzeko bidean dauden beste teknologia batzuk.

2019-11-28

abas ERP

Web orria bisitatu

Abas ERP sistemak 35 urte baino gehiago daramatza enpresa industrialei laguntza ematen eraldaketa digitalaren abantaila berrietara egokitu daitezen eta horiek aprobetxatu ditzaten. Honako alderdi hauei esker lortzen du hori: ETE industrialentzat egindako ERP aurreratua, zeinak ziklo industrial osoa hartzen baitu, aholkularitza-metodologia arina eta langileen eta kideen aparteko ezagutza. Gasteizeko bulegotik, Abas ERP enpresak iparraldeko eremu osoari zerbitzu ematen dio.

2018-06-25

ABGAM-Segula Technologies

Web orria bisitatu

ABGAM-Segula Technologies ingeniaritza-zerbitzuak eta irtenbideak ematen dituen enpresa bat da. 600 profesional baino gehiago ditu eta hainbat negozio-esparru garatzen ditu, esaterako: PLM irtenbideen ezarpena, IT zerbitzuak eta diseinu-, kalkulu-, fabrikazio- eta prozesu-ingeniaritzak. Dassault Systèmes-en VAR (Value Added Reseller) bezala, adituak gara PLM irtenbideak ematen, CATIA, ENOVIA, DELMIA, 3DVia eta EXALEAD tresnak erabiliz (CAD/CAM/CAE/PDM merkatuko liderrak).

2018-06-11

Airestudio Geoinformation Technologies, S.Coop.

Web orria bisitatu

Airestudio Geoinformation Technologies hogei urte baino gehiagoko esperientzia daukan zerbitzuen ingeniaritza bat da. Datuak jaso, analizatu eta tratatzeko irtenbide malguak eta eskalagarriak eskaintzen ditu. Kalitate metrikoko eta zehaztasun handiko hiru dimentsioko informazioa sortzen dugu makineria, instalazio produktiboak edo azpiegiturak dokumentatzeko, alderantzizko ingeniaritza egiteko, aktiboak inbentariatzeko, kalitate-prozesuei laguntzeko, mantentze-lanen kontrola errazteko, instalazioak planifikatzeko, elementuak kalibratzeko, proiektu berrien diseinua babesteko, segurtasuna hobetzeko.... .Horretarako droneak, beso robotikoak, lurreko eskanerrak eta MMC erabiltzen ditugu.

2022-03-03

Alboka Soft

Web orria bisitatu

Alboka Soft enpresa aditua da enpresa-kudeaketako irtenbideak diseinatu, eraiki, ezarri eta horien gaineko laguntza emateko lanetan. Espezialista da neurrira egindako softwarea eta web-aplikazioak garatzen eta ERP edo CRM delakoak ezartzen. Irtenbide informatikoak hornitzen eta ezartzen dituen enpresa garen aldetik, softwarerik onena izango duzu, mantentze-kosturik txikienarekin; izan ere, hornitzailearekiko loturarik gabeko soluzio errealak eta pertsonalizatuak emateko sortutako programak eskaintzen ditugu.

2018-06-11

Alias Robotics

Web orria bisitatu

Alias Robotics enpresak robotentzako irtenbideak ematen ditu zibersegurtasunaren alorrean. Adimen artifizialaren eta machine learning-aren teknikarik berrienak erabiliz, zibersegurtasunaren ikuspuntu robotiko bat eskaintzen dugu.

2021-03-10

Amber Innovation

Web orria bisitatu

Ekoizpenaren optimizazioan espezializatutako enpresa bat da Amber Innovation, eta 4.0 industriari lotutako teknikak baliatzen ditu: errealitate birtuala, datu-meatzaritza, agile industry delakoa eta abar. Arabako Parke Teknologikoan ditugun bulegoetatik, Gasteiztik, euskal ehun industrialari gure esperientzia helarazi nahi diogu, irtenbide metodologikoen esparruan, software arloan eta prestakuntza-ekintzetan eskuratutakoa.

2018-06-23

Análisis y Simulación

Web orria bisitatu

Análisis y Simulación izeneko enpresa 4.0 ingeniaritza bat da. Esperientzia handia dauka industriarako eta I+D+i egiteko teknologia digitalak ezartzeko lanetan. Horrez gain, fabrikazio gehigarrian, Big Data industrialean, PLM-n eta mantentze prediktiboan espezializatuta dago.

2018-06-11

Argolabe Ingeniería

Web orria bisitatu

Argolabe Ingeniería enpresak ingeniaritzaren alorreko zerbitzu aurreratuak eskaintzen ditu produktuak diseinatzeko: diseinu kontzeptuala, 3D diseinua (CAD/CAM), kalkulu mekanikoak (CAE) eta industrializaziorako aholkularitza.   Energiaren alorrean kontsumo elektriko industriala optimizatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Horrez gain, eurek diseinatutako potentzia ertaineko (100 kW) haize-sorgailu bat merkaturatu dute, isolatutako instalazio elektrikoak autohornitzeko (fabrikak, araztegiak, ponpatze-estazioak, gatzgabetzeko estazioak, baserriak, upategiak, portuak, harrobiak, azpiegitura publikoak, konplexu turistikoak...).

2019-10-08

Arkikus

Web orria bisitatu

Eduki birtual dibulgatzaileak eta hezitzaileak garatzen dituen startup bat da ARKIKUS. Hasieran, gure jarduerak ikuspegi turistiko eta soziala izan du: adibidez, posible egin dugu interes historikoko tokietan iraganera bidaiatzea. Eskaintzen ditugun irudikapen-sistemak hobetzeko etengabeko ikerlanari esker, userfriendly diren errealismo birtuala eta interakzio ereduak eskaintzen ditugu, luze eta zabal testatu ditugunak, baita sektore industrialean aplika daitezkeen irtenbideak ere.

2019-01-28

Asitec

Web orria bisitatu

Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien sektorean jarduten da Asitec. Enpresa txiki eta ertainei zerbitzu informatikoak eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzeko asmoz sortu zen. Gure helburua da kalitatezko irtenbideak eskaintzea, gure bezeroei euren negozio-prozesuak hobetzea ahalbidetzeko. Horretarako, esperientzia zabaleko lantalde profesional bat daukagu eskura, gure bezeroek planteatutako egoeretara iristeko prest dagoena.

2026-09-21

AUTOMACH

Web orria bisitatu

AUTOMACH Ingeniaritza Gasteizko enpresa bat da, automatizazio eta robotika industrialeko zerbitzuen zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen dituena. Makina berezien eta automatismoen diseinu- eta fabrikazio-ingeniaritzaren bidez, unean uneko beharretara egokitzen diren produkzioko soluzio malguak eskaintzen dizkie bezeroei. Gainera, merkatu-aukera berriak identifikatzen laguntzen du, eta balio erantsia ematen die enpresei.

2024-07-16

Automach Ingenieria S.L.

Web orria bisitatu

Automach makineria berezia eta automatismoak diseinatzen, fabrikatzen eta martxan jartzen dituen ingeniaritza da. Gure bezeroei irtenbide integral eta malguak eskaintzen dizkiegu. Gure misioa enpresetan errendimendua hobetzen laguntzea da, produkzio-prozesuak teknologia berriak integratuz optimizatuz eta berrituz. Automach hainbat sektoretan dago, eta horrek esperientzia zabala eta merkatuaren zeharkako ikuspegia ematen digu.

2022-05-18

Avacon Engineering

Web orria bisitatu

Avaconek produkzio-prozesuak hobetzeko sistemak garatzen ditu, beira hutsaren industriarako ingeniaritzan espezialista izanik. Beiren sektorean espezializatutako estatu osoko ingeniaritza bakarra da. Produkzio-prozesuak kontrolatzea eta automatizatzea. Aholkularitza teknologikoa, ekoizpen-instalazioak zehazteko ingeniaritza, proiektua gauzatzea, abian jartzea, prestakuntza eta saldu osteko zerbitzua. Ekipo-ondasunak eta errendimendu handiko sistemak. I+G+b garapenak Prozesuen eta makinen berrikuntza.

2020-02-13

BEGia

Web orria bisitatu

BEGiak aplikazio mugikor batean oinarritutako zerbitzu bat eskaintzen du. Horren bidez, barruko espazioen irisgarritasun integrala hobetzen du ikusmen urria, orientazio arazoak, arazo kognitiboak eta bestelako arazoak dituzten pertsonentzat. Aplikazio horri esker, barruko eremuetan zehar ibil daitezke (ospitaleak, hotelak, supermerkatuak, biltzarrak...), baita musika eta kirol ekitaldietan ere. Horretarako, ikusmen artifiziala eta errealitate areagotua erabiltzen ditu.

2019-07-02

Bereiker

Web orria bisitatu

Bereiker enpresak neurrira egindako automatizazio irtenbideak eskaintzen ditu. Espezialistak gara euste teknologian. Gure ibilbidean zehar, nagusiki honako arlo hauetan zentratu da gure jarduera: estanpazioa, mekanizatua eta kontrola, baita makina berezien garapena ere. Irtenbide guztiak neurrira diseinatzen ditugu. Bezeroaren ekoizpen-beharretara egokitzen gara, maila altuko automatizazio irtenbideak garatuz.

2018-06-23

BET Energía y sistemas

Web orria bisitatu

BET (Energia eta Sistemak) Elecsi S.L. eta Telbask Telecomunicaciones enpresen bat-egitetik sortutako proiektua da. Bi enpresa horiek Baika Taldekoak dira, eta bakoitzak bere jarduera-sektorean erreferenteak. Telbask S.L.k ibilbide luzea egin du azken belaunaldiko telekomunikazio-sistemen garapenean (VoIP, elektronika, konektibitatea, IT soluzioak edo aholkularitza informatikoa, besteak beste). Sarbideak kontrolatzeko instalazioetan, segurtasun-sistemetan (CCTV) eta ikus-entzunezkoetan ere esperientzia du.

2018-06-11

Bigda Solutions

Web orria bisitatu

Bigda Solutions enpresak Big Data eta adimen artifizialeko teknologiak erabiltzen ditu prozesu produktiboak eta enpresetako energia-kontsumoak optimizatzeko.

BEMP (BigDa Energy Management Platform) izeneko plataforma garatu du enpresa eta industrien energia-kontsumoak monitorizatu, kontrolatu eta aurreikusteko.

Horrez gain, IoT-LoRaWAN teknologiaren bidez, enpresei laguntzen die euren energia-kontagailuak (ura, gasa eta elektrizitatea) eta enpresetako bestelako sentsoreak digitalizatzera, horrela, erabakiak denbora errealean hartu ahal izateko.

2018-06-11

Bihartech

Web orria bisitatu

Bihatech-ek irtenbide teknologikoak garatzen eta ezartzen ditu 4.0 industria eta marketina bezalako sektoreetan. Horretarako, teknologia eta metodologia berrienak integratzen ditu, esaterako, errealitate birtuala, errealitate handitua, geolokalizazioa eta gamifikazioa.

2018-09-18

BIM Survey

Web orria bisitatu

BIM Surveyk obra zibiletara bideratutako topografiako eta bulego teknikoko zerbitzuak fusionatzen ditu, eta fusio hori B.I.M (Building Information Modeling) lankidetza-ingurune batean egiten du. Obra zibileko proiektuek izan ohi dituzten arazoak konpontzen ditugu, eta horien definizioak errealitatearekin eta proiektuaren beraren elementuekin bateratzen ditugu. Lan horren emaitza 3D eredu zehatz eta kontrolatu bat da, eta horrek proiektuaren planoak, kostuak eta neurketak modu erdi-automatikoan eskuratzea ahalbidetzen du.

2018-09-21

CreativiTIC Innova

Web orria bisitatu

CreativiTIC Innova errealitate areagotuko, errealitate mistoko eta errealitate birtualeko teknologietan espezializatuta dago. Hezkuntza, Biotech, eHealth edota Industry 4.0 bezalako eremuetan konponbide berritzaileak eta sortzaileak eskaintzeko azken teknologiak aztertzen ditugu.

2019-05-07

Custar SL

Web orria bisitatu

Custar SL informazioaren segurtasunean eta kudeaketan espezializatutako enpresa bat da, bai euskarri fisikoetan bai digitaletan. Halaber, ISO 27001:2013, ISO 9001:2015 eta ISO 14001:2015 ziurtagiriak ditu.

Besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditugu: aholkularitza dokumentala, kudeaketa, zaintza eta informazioa gordetzea paperean eta euskarri digitaletan. Dokumentuak digitalizatzeko irtenbiderik onenaren inguruko aholkuak ematen ditugu, eskaneatzeko prozesuan zehar indexatze-maila egokiak bermatuz. “Digitalizazio ziurtatua” izeneko zerbitzua eskaintzen dugu, Foru Ogasunen eta Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aurrean balioztatutako software batekin. Azkenik, isilpeko informazioa suntsitzen dugu, paperean (DIN 66399 araua betez) nahiz euskarri digitaletan (UNE-EN 15713 araua betez).

2018-06-16

DACO Ingeniería

Web orria bisitatu

Industria-ingeniaritza globaleko zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat da DACO Ingeniería (prozesu, sistema, mekanika eta produktu arloak) eta prozesu industrialen automatizazioan espezializatuta dago.

2018-07-04

Data Value Management

Web orria bisitatu

Data Value Management sektore guztietako enpresen digitalizazioan eta modernizazioan espezializatutako enpresa bat da. Horretarako, enpresak dituen datuak analizatu eta datu horien balioa ateratzen du.

2019-04-26

Datu(a)

Web orria bisitatu

Enpresak datuen inguruan eraberritzen laguntzen du Datu(a)-k, horrela, etorkizuneko enpresak sortzeko. Horretarako datuaren balorizazioaren kate osoa hartzen duten proiektuak egiten dituzte, honakoei helduz: aholkularitza-prozesuak, definizioa (zergatik, zertarako eta nola), martxan jartzea eta bezeroari laguntzea. Datu(a)-ren aktibo nagusia honako hau da: analitika aurreratuko eredu eta teknika aproposenak definitzea eta martxan jartzea datuen balioa ustiatzeko, hau da, bezeroen operatibak eta prozesuak ezagutzeko, segmentatzeko, sailkatzeko, antzemateko, aurreikusteko eta optimizatzeko. Hori guztia bezeroarekiko foku nagusia galdu gabe, eta datuen analitika negoziora zuzentzeko beharrari erantzunez. Ildo horretatik, Datu(a)-k hainbat sektoretako proiektuetan aplikatzen du bere ezagutza, besteak beste, finantza-sektorean, txikizkako merkataritzan, osasunean eta industrian. Datuen ustiapenean espezializatutako enpresa bat da Datu(a), eta Merkatu Smart Digital taldearen baitan dago.

2018-06-18

Derten Ciberseguridad

Web orria bisitatu

Derten Ciberseguridad informazioaren segurtasunean, zibersegurtasunean eta negozio-jarraitutasunean espezializatutako enpresa bat da, eta esperientzia handia du NIS 2, DORA, ISO 27001, ENS edo TISAX araudietara egokitzen. Aholkularitza, auditoriak, arriskuen analisia eta kontingentzia-planak eskaintzen ditugu, zibermehatxuen eta akats teknologikoen aurrean erakundeen erresilientzia bermatzeko. Gainera, zibersegurtasuneko, prestakuntza espezializatuko eta segurtasun-neurriak ezartzeko laguntzak lortzeko aholkularitzako zerbitzu kudeatuak ditugu. Estatuan eta nazioartean hedadura handia izanik, hainbat sektoretako enpresekin lan egiten dugu haien babesa eta araudia hobeto betetzeko.

2019-05-21

Dorlet

Web orria bisitatu

Dorleten Segurtasun Integratuko instalazio batean planteatzen diren beharrizan guztiei erantzutea ahalbidetzen duten irtenbideak eskaintzen ditugu. Horretarako, sistema aurreratuagoak diseinatzen eta fabrikatzen ditugu: irakurgailu eta kontrolagailuak bezalako eremu-ekipoak nahiz horiek integratzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren software plataformak. Horrela, segurtasun globaleko plataforma bat lortzen dugu.

2018-10-16

EGA Solutions

Web orria bisitatu

EGA Solutions Industria 4.0rako soluzio malgu eta pertsonalizatuak eskaintzen dituen ingeniaritza da. Tresna eta inbentarioak kudeatzeko sistemak garatzen ditugu RFID eta ikuspegi artifiziala erabiliz. Gainera, produkzio-lantegietan aktiboak geolokalizatzen ditugu analisiak eta prozesu optimizazioak egiteko. Oro har, teknologia desberdinak garatu eta integratzen ditugu, gure bezeroei doluzio hoberena emateko.

2020-04-24

Electro Alavesa Seguridad

Web orria bisitatu

Electro Alavesa segurtasun integraleko enpresa bat da eta, ikusmen artifizialean oinarrituta, bideoak aztertzeko irtenbide aurreratuak eskaintzen ditu. Enpresako sistema informatikoan txertatutako kamerak oinarri hartuta, teknologia honek aukera ematen du zenbait kasu eta egoera oso konplexu programatzeko eta, aldi berean, antzemateko zein diren egoera normalak eta zeintzuk diren alarma-egoera aktibatu behar dutenak.

Segurtasunaz gain (sarbideen kontrola, gorputzeko tenperatura neurtzeko kamerak...), teknologia hori beste industria-eremu batzuetan ere aplikatzen dugu, besteak beste kalitate-kontrolean, prozesuen optimizazioan, trazabilitatean eta istripuen prebentzioan.

2018-06-11

Encriptia

Web orria bisitatu

Encriptia informazioaren segurtasunean eta, bereziki, zibersegurtasunean espezializatutako aholkularitza bat da. ETEei zibersegurtasunaren arloko zerbitzuak hornitzen dizkiegu; enpresei euren sistema informatikoen segurtasun-auditoriak egiteko aukera ematen diegu; segurtasuneko gida-planak idatzi eta ezartzen ditugu, eta SOC (Security Operation Center) propio bat daukagu, asteko zazpi egunetan eta hogeita lau orduz lan egiten duena, bezeroari denbora errealean informazioa emanez (intrusioak, informazio-ihesak, ezohiko jokabideak, eta abar).

2018-06-11

Ensotest

Web orria bisitatu

Ensotest enpresak komunikazio-protokoloak probatzeko softwarea garatzen du sektore elektrikoarentzako: azpiestazioak, energia modu konbentzionalean eta in situ sortzeko instalazioak eta sare adimendunak. Gure gaitasunen artean nabarmentzekoak dira ekipoak homologatzeko probak, intrusioak antzemateko probak eta sistema horien jakinarazpenetan anomaliak antzemateko probak.

2018-10-16

Estudios GIS

Web orria bisitatu

Estudios GIS 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen IT konpainia bat da. Balio erantsi altuko soluzio geografikoak ematen espezializatuta dago. Soluzio hauek enpresa industrialen balio-katean integratzen dira. Gure soluzioak, outdoor (pertsonak eta ekipamenduak) eta indoor (kokapena, monitorizazioa eta aktiboen telekudeaketa, argiztapena, instalazio elektrikoak eta bestelako ekipo sensorizatuak bezala) aktiboen kokapenean eta monitorizazioan oinarritutako aginte-koadroen inplementazioan funtsatzen dira.

2025-05-06

Eudan

Web orria bisitatu

Eudan eskala handiko datuen azterketan espezializatutako euskal kooperatiba da, gizarte-zientziaren ikuspegitik. Gizarte-zientzia konputazionalen metodologiak eta adimen artifiziala erabiltzen ditu erabaki estrategikoak bultzatzeko. AAko zerbitzuak (AIaaS), datuen analisia, bistaratzea, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen ditu. Sare sozialetako, inkestetako, IoTko eta hirugarrenetako datuekin lan egiten du, eta enpresa eta erakundeekin lankidetzan aritzen da eraldaketa digitaleko proiektuetan, ikuspegi etiko eta sozialarekin.

2019-06-28

Eurocybcar

Web orria bisitatu

EUROCYBCAR (European Cybersecurity Test for New Cars / Auto Berrientzako Zibersegurtasun Test Europarra) auto baten zibersegurtasun maila neurtzen duen lehenengo test europarra da. Horretarako, bi parametrotan oinarritzen da: alde batetik, auto baten barruan bidaiatzen duten pertsonen datuen pribatutasunaren babesa; bestetik, eta are garrantzitsuagoa dena, bidaiarien edo beste erabiltzaile batzuen bizitza arriskuan jartzen duten eta gidaritzan eragina duten sistemetarako sarbidearen babesa.

2024-11-07

GASTECOM

Web orria bisitatu

Telekomunikazioen operadore globala eta enpresentzako neurrira egindako soluzio teknologikoak eskaintzen dituen IT integratzailea. 1996az geroztik, korporazio handien abantaila teknologikoak ematen dizkie ETEei, ahots-zerbitzuak, datuak, bideokonferentziak eta hodeiko konponbideak barne. Gainera, Gastecom abiadura handiko konektibitatean, sareen mantentze-lanetan eta giltzak eskuan dituzten proiektuetan espezializatzen da, betiere bezeroaren ahalik eta kalitate eta gogobetetasun handiena bermatuz.

2018-07-10

Geograma

Web orria bisitatu

Geograma izeneko enpresa GIS eta Location Intelligence teknologietan oinarritutako irtenbide geografikoen garapenean espezializatuta dago, sektore industrialaren eraldaketa digitala sustatzeko balio dutenak. Euren prozesuak hobetu nahi dituzten enpresa industrialei laguntza ematen diegu, adimen geografikoa erantsiz. Pertsonen edo objektuen “kokapena” monitorizatzen dugu (sentsore edo gailu finkoak edo mugikorrak), bai ingurune irekietan (outdoor) bai itxietan (Indoor Mapping – barruko mapak) eta beste datu batzuk ustiatzen ditugu (tenperatura, tamaina, hezetasuna, masa, eta abar) datuokin ezagutza sortzeko.

2019-07-02

Geotech

Web orria bisitatu

Erakunde publiko eta eragile pribatuentzako ondokoak garatzen ditu Geotech-ek: IGS edukiak eta tresnak, neurrira egindakoak eta pertsonalizatuak, informazio geografikoa kudeatzeko erabilgarriak direnak eta erabakiak hartzeko lana errazten dutenak. Besteak beste, kartografia tematikoa eta analitikoa, lurren modelizazio digitala, agertokien simulazioa, landako inbentarioa eta geoerreferentziazio espaziala, bai sektore pribatuarentzat eta bai administrazio publikoentzat.

2018-06-11

Gesmatik

Web orria bisitatu

Hodeiari lotutako banagailuetan eta leihatila adimendunetan oinarritutako Vending Industrialeko 4.0 sistema bat da Gesmatik. Lan-materialak eta kontsumigarriak (tresnak, norbera babesteko ekipamenduak, bulegoko materiala eta abar) kontrolatu eta kudeatzerako orduan enpresek izan ohi dituzten arazoei aurre egiteko irtenbidea da.

2019-11-07

Grupo INT

Web orria bisitatu

Sektorean 25 urte baino gehiagoko esperientziarekin, INTk zerbitzu tekniko integrala eskaintzen du: - Sistemen birtualizazioa, cloud pribatuak eta biltegiratzeko lokala eta banatua. - Programa propioak eta neurrirako garapenak. - Zirkuitu elektronikoak garatzea. - Sistemen auditoretza. - Auditoretza/Pentesting zibersegurtasunaren alorrean. - Erabiltzaileen prestakuntza eta kontzientziazioa.

2019-09-06

Guardian

Web orria bisitatu

Film-bobinen gaineko etiketatze automatikoan espezializatutako enpresa industrial bat da Guardian, eta elikagaiak paketatzeko balio handiko irtenbideak ematen ditu. Ontziratze-lanak egiten dituzten enpresentzat bereziki diseinatutako garapenak dauzkagu hainbat arlotan: kontsumitzailearekin komunikatzeko blockchaina eta errealitate handitua, trazabilitatea eta faltsifikazioa saihestea.

2019-06-28

Guzcor Consultores

Web orria bisitatu

Guzcor datuen babesaren arloan (DBAO) espezialista den enpresa bat da, hamar urte baino gehiago daramatza analisi forentse informatikoaren arloan lan egiten. Askotariko lanak egiten ditugu: peritu-lan teknologikoak, zibersegurtasunaren arloko gorabeheren analisiak, hacking etikoa, pentesting (segurtasun informatikoko analisia), TIri aplikatutako negozio-adimena, lege-erreklamazioak Interneten, teknologia arloko kontratuak, compliance penala eta Interneti eta zibersegurtasunari lotutako jabetza industriala eta intelektuala.

2018-06-18

Hexagon Manufacturing Intelligence

Web orria bisitatu

Hexagon Manufacturing Intelligence enpresak fabrikaziorako eta metrologiarako irtenbideak ematen ditu. Horretarako, neurketa-datuak bildu, analizatu eta modu aktiboan erabiltzen ditu. Modu horretan, gure bezeroei konfiantza ematen diegu ekoizpen-abiadura areagotzeko, produktibitatea handitzeko eta produktuen kalitatea hobetzeko. Bost kontinenteetan banatutako merkataritza-operazioen eta tokiko zerbitzu-zentroen sare batekin, fabrikazioa zentzuz aldatzen ari gara, kalitateak produktibitatea bultza dezan helburua

2019-09-17

Hipatia Control Inteligente

Web orria bisitatu

Hipatia Control Inteligente, S.L. automatizazio industrialean espezializatua dago, bezeroei Industria 4.0 arloan irtenbideak eskaintzen ardaztuta. Gure zerbitzu katalogoaren barne hauek daude: aholkularitza, heldutasun digitalaren aurretiko diagnostikoa zein giltza eskura proiektuen gauzatzea, enpresen eraldatze digitala sustatzeko. Gure kondizioa, software teknologiko 4.0 hornitzaile nagusien integratzaile bezala, gure bezeroen beharrei egokitzeko malgutasun gehitzen.

2020-03-03

IbaiScanbit

Web orria bisitatu

IbaiScanbit enpresak irtenbide integralak eskaintzen ditu informazioa eta dokumentazioa kudeatzeko liburutegietan, artxiboetan, dokumentazio-zentroetan, museoetan, unibertsitateetan, argitaletxeetan eta enpresetan.

29 urteko esperientzia daukagu IT munduan, eta gaur egun 50 langile baino gehiagok osatzen duen lantaldea dugu. Digitalizazio- eta automatizazio-prozesuak zuzentzen ditugu hainbat arlotan: enpresen administrazioa, artxiboa, giza baliabideak eta horiei lotutako sailak, 4.0 industriarako ibilbidea egiten laguntzeko. Komunikatzeko kanal seguruak erabiltzea, Datu pertsonalen babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko legea eta Datuak Babesteko Araudi Orokorra betetzen direla bermatzea, multisinadura digitala, gordailu digitala. 4.0 Bulegoa

2018-11-19

Ibermatica Industria

Web orria bisitatu

Ibermática Industrian ingenieritzako, ERP, MES eta azpiegitura teknologikoko soluzioen integrazio eta inplementazioan adituak gara. Ikuspegi orokor batekin, ingenieritzatik fabrikazioraino dagoen prozesu guztia biltzen dugu, empresa industrialaren baliabideak maximizatu eta bere Industria 4.0rako bidean lagunduz. Enpresen transformazio digitalean, gure soluzioek digitalizazio integratu eta segurua, fabrikazio eta prozesu digitalen automatizazioa eta smartizazioa dakarte

2018-11-19

Icarus PLM

Web orria bisitatu

ICARUS PLM ekosisteman Diseinu eta Fabrikazio Ingeniaritzako ezagueretan oinarritutako enpresa bat da. Horrenbestez, produktuaren bizi- ziklikoko ezagueretan ardazturik, prozesuak automatizatzea, trazabilitate - baldintzak asetzea eta erabakiak hartzeko ezaguerak eraikitzea du helburu.

2019-10-08

Ikustec

Web orria bisitatu

Ikustec industriaren arlorako ikuspegi artifizialeko irtenbideen garapenean espezializatutako ingeniaritza bat da. Edozein solidorekin erabiltzeko moduko neurketa automatizatuko 3D dimentsio-kontrol eta eskaneatze-software bat diseinatu eta garatu du. Ingurune produktiboetan kalitatea kontrolatzeko eta ikuskapen-irtenbideak lortzeko metrologia-tresna berritzaile bat da.

2020-10-06

Inalia

Web orria bisitatu

Inalia-k enpresen neurrira egokitutako monitorizazio-sistemak garatzen ditu industriako makinen, tresnen eta sistemen iraunkortasun-arazoak konpontzeko. Horrela, mantentze-lanen kostuak, denbora eta egitura-arriskua murriztu nahi dira, eta lan egiteko moduaren inguruko ezagutza handiagoa eduki.

Produktu propioei dagokienez, Inaliak hauexek garatu ditu: Monbolt, (torlojututako loturen benetako denbora monitorizatzeko sistema) eta Datia, edozein motatako sentsoreen bitartez lortutako datuak aztertzeko eta bistaratzeko plataforma.

2021-11-04

INCONEF

Web orria bisitatu

INCONEF industria-instalazioen termodinamikan eta kontrolean espezializatutako ingeniaritza bat da. Nekazaritzako elikagaien enpresetan eta, zehazkiago, ardo-upategietan zentratzen da, eta estatu osoko bezeroak ditu. Ardogintzaren sektorerako kontrol-sistema aurreratuak garatu ditugu, IoT sentsoreetan oinarrituta, eguneroko hartzidura- eta hazkuntza-zereginak errazten dituztenak. Horrez gain, ur-araztegiko bakterioen kalitatea aztertzen duen kontrol-sistema bat garatu dugu.

2018-09-20

INMEPRE

Web orria bisitatu

INMEPRE ingeniaritza eta fabrikazio enpresa bat da, akabera zehatzak eta doitasun handikoak behar dituzten piezetan espezializatua. Gure I+G sailak prestazio handiko produktuak diseinatzen ditu, eta prozesuaren zati guztietan jarduten du: baldintzak aztertzea, diseinu kontzeptuala eta prototipo funtzionalak baliozkotzea. Halaber, akabera ultra-doituak fabrikatzeko gaitasuna dauka.

2019-01-28

InnoTec Security

Web orria bisitatu

InnoTec nazioarteko enpresa bat da eta Entelgy Taldearen baitan dago. Arlo hauetan espezializatuta dago: zibersegurtasuna, adimena eta kudeaketa eta arriskuen prebentzioa. 2002. urteaz geroztik gaude merkatuan, eta 350 profesional aditu baino gehiago ditugu, baita Segurtasun Operazioetarako Zentro (SmartSOC) bat ere, sektore osoko garatuenetakoa dena.

2020-02-11

Inovako

Web orria bisitatu

4.0 industriako sistemen integratzailea da Inovako, eta ikuspen artifiziala baliatuz industria arloko kalitate-kontrolerako irtenbideak ematen ditu. Inovakoren irtenbideak bi teknologia motatan inplementatzen dira: adimen artifizialean oinarritutako ikuspen artifizialeko irtenbideak eta arauetan oinarritutako ikuspen artifizialeko ohiko irtenbideak.

2026-10-20

INTERMAHER

Web orria bisitatu

INTERMAHER MAZAKen Espainiako banatzaile esklusiboak dira. MAZAK munduko liderra da txirbil-harroketa bidezko makina-erremintaren fabrikazioan. 1975ean sortu zenetik, funtsezko erreferente gisa finkatu dira mekanizazioaren industrian, eta Espainiako enpresei irtenbide aurreratuenak eskaini dizkiete tornuetan, mekanizazio-zentroetan, teknologia hibridoan eta automatizazioan 4.0 Industriarako. Bere balio-proposamena makinen komertzializaziotik harago doa; bezero bakoitzari bere ekipoen bizi-ziklo osoan zehar modu integralean laguntzean oinarritzen dira, ahalik eta errendimendu operatibo handiena bermatzeko, mekanizazio-prozesuak optimizatzeko eta inbertsioaren errentagarritasun handiena ziurtatzeko

2018-06-29

Izenpe

Web orria bisitatu

Izenpe ziurtapen-zerbitzuetako egile batek sinadura elektronikoko zerbitzuak eskaintzen ditu. Sinadura elektronikoa honela defini daiteke: internet bidez eta telefono bidez lehen bertaratuta egin behar ziren izapideak egin ahal izateko ohiko eskuzko sinadura ordezkatu dezaketen prozedura tekniko eta juridikoen multzoa.

2018-06-11

IZERTIS

Web orria bisitatu

Softwareak probatzeko lanetan espezializatutako enpresa bat da. Gure zerbitzuen bidez enpresa industrialen sistemek huts egingo ez dutela bermatzen dugu. Horretarako, proba funtzionalak, segurtasun-probak eta errendimendu-probak egiten ditugu. Horrek dakarren eragin ekonomikoa arrakastaz saihestuz, esaterako, eraikuntzan materialak kaltetzen direnean. Horrez gain, kalte pertsonalak ere saihestu egiten dira, laneko arriskuak prebenitzeko sistemak funtzionatzen ez duenean, baita kalte mediatikoak ere, auto bateko nabigazio lagunduak huts egiten duenean.

2018-06-18

Izurun

Web orria bisitatu

Izurun hogeita hamar urte baino gehiago daramatza teknologia digitalen alorrean lan egiten. Sektore guztietako ETEei eraldaketa digitalaren prozesua gauzatzeko laguntza ematen diegu. Horretarako, euren prozesuetan teknologia digitalak barne hartzen laguntzen diegu, baita horiek modu efizientean erabiltzen erakutsi ere, hartara, lehiakorragoak izan daitezen.

2018-06-11

JakinCode

Web orria bisitatu

JakinCode-k zibersegurtasuneko irtenbideak garatzen ditu, bai eraso-eremuan bai defentsa-eremuan, gure bezeroen beharrizanen eta arriskuen testuinguruan kokatutako kontrainteligentzia neurriak eta “hardering” neurriak hartzeko.

2024-03-23

Joker3D

Web orria bisitatu

Joker3D plastikoen eta erretxinen 3D inprimaketan espezializatuta dago. Soluzio berritzaileak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu piezak eta osagaiak fabrikatzeko, objektuak eskaneatzeko eta aholkularitza emateko 3D inprimaketa-teknologietan. Bezero bakoitzaren beharretara egokitzen dira eta industria-aurrerapena bultzatuko duten irtenbide funtzionalak ematen dituzte.

2019-07-15

Kai Marketing Lab

Web orria bisitatu

Publizitate zientifiko digitalean espezializatutako enpresa bat da Kai Marketing Lab. KAIBOT izeneko marketin digitaleko tresna garatu du, zeinak adimen artifizialeko teknologiak aplikatuz eta analisi-sistemak integratuz, datuak modu bateratuan integratuz eta prozesuak automatizatuz, industria munduaren barruko salmenta- eta merkataritza-sailen eraldaketa digitala ahalbidetzen duen.

2018-06-11

Karten Space

Web orria bisitatu

Datu eta analitika espazialeko enpresa bat da Karten Space. Satelite-irudiak prozesatuz eta analizatuz balio erantsi handiko informazioa sortzen dugu gure bezeroei erabakiak hartzeko prozesuan lagundu ahal izateko. Gure planetan gertatzen diren jardueren metrikak eta patroiak ateratzen, identifikatzen, karakterizatzen, monitorizatzen ditugu. Horretarako, gure nanosateliteen konstelazio propioa garatzen dugu, lurreko eta itsasoko gainazalaren irudiak eskuratzeko.

2025-02-19

KERNOVA

Web orria bisitatu

Kernova Solutions enpresak tona askoko makinak eta prozesu industrialak sistema eraginkorrago eta jasangarriago bihurtzen ditu. Teknologia hidraulikoen eta pneumatikoen ordez, neurrira egindako soluzio elektromekanikoak erabiliko ditu, Smart Eco-motion Kitari esker, 60 tona baino gehiagoko makineriarentzako patentatutako teknologia. Kernova IE Services enpresak, ingeniaritza mekanikoan duen esperientzia aplikatzen du, simulazio aurreratuarekin baliozkotutako soluzio pertsonalizatuak garatzeko. Ingeniaritza zibileko eta industrialeko zerbitzuak.

2018-06-11

Krean S.Coop

Web orria bisitatu

Krean S.Coop nazioarteko enpresa aditua da soluzio integral, berritzaile eta jasangarriak eskaintzen Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren eremuan. 350 lagun inguruko plantilla osatzen dugu, eta urtean 36 milioi euro fakturatzen ditugu. 40 urtetik gorako esperientzia dugu, eta etengabe hedatzen eta hazten ari gara, modu jasangarrian, betiere giza eta gizarte-balioetan oinarritutako filosofiari jarraikiz.

2018-06-25

KUKA Iberia

Web orria bisitatu

KUKA Robotics, robotikaren eta automatizazio-teknologiaren arloko enpresa aitzindaria, robot industrialen fabrikatzaile nagusietako bat da. 50 urte baino gehiagoko esperientzia dauka eta 120 urte baino gehiagoko historia. Solaskide bakar baten bidez bezeroak behar duen guztia eskaintzen du: robotak, aurrez konfiguratutako irtenbideak, zelda robotizatuak eta erabat automatizatutako sistemak. 4.0 industriaren eta etorkizuneko fabriken beharrizanak kontuan hartuta, gure zerbitzuak erabiltzen dituzten sektore industrialen errentagarritasuna eta ekoizpena areagotzeko helburuarekin lan egiten dugu.

2020-03-31

La GIStería

Web orria bisitatu

La GISTería mapak diseinatzen aditua da, kartografian oinarritutako mota guztietako soluzioak egiten ditu eta soluzio horien ikusizko zatia indartzen du.

Garatzen dituzten irtenbideen artean diseinu grafikoa, web diseinua eta aplikazio mugikorrak, seinaleztapena eta diseinu editoriala daude. Guztiak mundu geografikora bideratuak.

2018-06-29

Lantek Sheet Metal Solutions

Web orria bisitatu

Lantek enpresa multinazionala da, eta txapa metalikoaren sektoreko eta industria metalurgikoko enpresen eraldaketa digitala gidatzen du. Fabrikazio adimenduneko softwarearekin, fabriken konexioa ahalbidetzen du, eta, horrela, fabrika adimendunak bihurtzen ditu. CAD, CAM, MES eta ERP soluzioekin osatzen du bere zerbitzu-eskaintza, metalezko piezak xaflekin, hodiekin eta profilekin fabrikatzen dituzten enpresentzat, edozein ebaketa-teknologia erabiliz (laserra, plasma, oxiebaketa, ur-zorrotada, zizaila eta puntzonaketa). 1986an sortu zen Euskal Herrian (Espainia), makina-erremintaren garapenaren Europako gune nagusietako bat, eta txapa eta metala prozesatzeko teknologiak fabrikazio-kontroleko software aurreratuenarekin integratzea ahalbidetzen du. Gaur egun, enpresa lider nabarmena da bere sektorean, berritzeko duen gaitasunari eta nazioartekotzearekin duen konpromisoari esker. Mundu osoan 36.000 bezero baino gehiago ditu eta 22 bulego ditu 16 herrialdetan. Nazioartean presentzia duten banatzaileen sare zabala du.

2021-04-29

Laubor Technologies

Web orria bisitatu

Laubor Technologies enpresak aholkularitza zerbitzuak eta zibersegurtasuna integratzeko zerbitzuak eskaintzen dizkio industria 4.0 sektoreari, digitalizazio industrialerako eskaintzaren baitan. Arranobox izeneko produktua eskaintzen du, zeinari esker ETEen dokumentazio guztia toki bakarrean zentralizatu daitekeen, sarbide-baimenak modu efizientean kudeatuz eta informazioak ihes egitea ekidinez.

2018-06-16

LIS Solutions

Web orria bisitatu

LIS Data Solutions Datan eta Adimen Artifizialean espezializatutako aholkularitza teknologikoa eta ingeniaritza da, eta datuaren kudeaketa integralean aditua den ezagutza du, atzipenetik hasi eta bistaratzeraino.

Ezagutza aditu teknologiko hori negozioaren ezagutzarekin konbinatzen dugu hainbat bertikaletan, sektore guztietako espezialistek osatutako talde bati esker, bertikal eta sektore bakoitzaren beharrak eta errealitateak sakonki ezagutzeko aukera ematen digutenak. Dualtasun horrek aukera ematen dio LIS Data Solutions-i bereizteko eta balio handiko irtenbideak eskaintzeko proiektu egokitu eta esklusiboen bidez, bai eta LIS Data Solutions-ek garatutako datan eta IAn oinarritutako produktu propioen zorro baten bidez ere.

2018-06-11

Metaposta

Web orria bisitatu

Metaposta-k enpresen komunikazio-prozesuen eraldaketa digitala errazten du kanal seguru, zifratu eta pribatu baten bidez. Komunikazio-prozesuak hobetzen eta sinplifikatzen ditu. Era berean, enpresak Datu Pertsonala Babesteko Erregelamendua betetzen duela bermatzen du, datu bereziak tratatzeko arduradunei laguntza emanez: Giza Baliabideen Arloari dokumentuak modu seguruan helaraztea, onarpen-prozesuak digitalizatzea, mugikorraren bidezko sinadura eta zaintza legala, bi noranzkoen arteko komunikazioa sinplifikatuz.

2018-06-11

Meteo for Energy

Web orria bisitatu

Meteo for Energy enpresak produktu berritzaileak garatzen ditu energia berriztagarrien instalazioetan energia (eolikoa, fotovoltaikoa eta eguzki-energia termikoa) ekoizteko kudeaketa hobetzeko. Adimen artifizialean eta optimizazio-algoritmoetan oinarritutako teknika aurreratuak erabiltzen ditugu, energia berriztagarriaren errendimendua, mantentze-lanak eta operazioak hobetu eta optimizatzeko. Sektore energetikoaren, meteorologiaren eta teknologia berrien arloan daukaten jakintzari esker, in situ energiaren eredu berriaren baitan aldaketarako eragile bat izan nahi dute.

2018-06-11

Mizar Additive Manufacturing

Web orria bisitatu

Mizar Additive Manufacturing enpresa sektore mediko, aeroespazial eta industrialarentzako plastikozko eta metalezko piezen fabrikazio gehigarrian espezializatuta dago. Horretarako, FDM, Polyjet, SLS, DMLS eta EBM teknologiak erabiltzen ditu.

2018-06-11

Mod Energy

Web orria bisitatu

Ingeniaritzako eta kudeaketa estrategikoko soluzio integralak eskaintzen ditu teknologia-, industria-, zerbitzu- eta energia-sektoreetarako. Bere zerbitzuak prozesuen optimizaziotik eta kostuen murrizketatik hasi eta mantentze preskriptibora eta eraldaketa digitalera bitartekoak dira. Gainera, kontratuen negoziazioan prestakuntza espezializatua eta euskarria ematen dute, betiere enpresen eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko helburuarekin.

2018-06-16

NATURAL SPEECH

Web orria bisitatu

Natural Speech enpresak hizketa-teknologiei lotutako proiektuak eta zerbitzuak garatzen ditu: elkarrizketa automatizatutako proiektuak IVR, chatbot, transkribapen automatikoak, aholkularitza eta kontaktu zentroentzako elkarrizketa-analitikak…

2018-06-11

Oboid

Web orria bisitatu

Oboid 4.0 ingeniaritza elektroniko bat da. Garapen elektronikoak egiten ditugu teknologia askean oinarrituta. Teknologia horren erabilerak garapen-denbora murrizten du eta dagoeneko existitzen diren produktuei edo produktu berriei kontzeptu berri bat ematen die.

2019-04-26

Omron

Web orria bisitatu

Omron automatizazio industrialeko enpresa liderra da. Hautemate eta kontrolerako gaitasun teknologiko nagusiak aprobetxatzen ditu merkatuari eskaintza erabatekoa helarazteko: kontrol-gailuak, osagai elektronikoak, automoziorako osagaiak, elektromedikuntza eta ingurumena. 4.0 industriarako gure irtenbideak estandarretan oinarrituta daude (IO-Link / OPC UA / MQTT) eta honako arlo hauek hartzen dituzte: adimen artifiziala, segurtasuna, trazabilitatea eta robotika. Gainera, intralogistikako aplikazioetarako robotika kolaboratiboko eta mugikorreko irtenbideak ematen dituzte.

2018-06-11

On4U Global Services

Web orria bisitatu

On4U Global Services enpresa B2C/B2B merkataritzarentzako irtenbide digitalak garatzen dituen agentzia global bat da. Enpresei euren salmenta-prozesuak modu digitalean eraldatzeko eta berritzeko laguntza ematen diegu, euren sektorea eta negozio-eredua edozein delarik ere. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: aholkularitza estrategikoa, UI eta UX diseinua, produktu/zerbitzuak online banatzeko plataformen diseinua, hirugarrenen sistemekin integrazioak, kudeaketa prozesuen digitalizazioa eta automatizazioa.

2024-12-12

Onartu Aholkularitza

Web orria bisitatu

Onartu aholkularitzak industria-enpreseen emaitzak hobetzen laguntzen die prozesuen hobekuntzaren, antolaketa aldaketaren eta soluzio teknologikoen bidez. Beharren abiapuntutik, hobekuntza puntuak aztertzen eta identifikatzen ditu eta soluzioak, orokorrean teknologikoak, "hardware" zein "software" proposatzen eta ezartzen laguntzen du.

2018-06-11

Optimitive

Web orria bisitatu

Optimitive prozesu industrialak denbora errealean optimizatzeko softwarea garatzen duen enpresa bat da. Lazo Itxiaren Adimen Artifizialean oinarritutako teknologia propio baten bidez, oso malgua eta konfiguratzen erraza, eraginkortasuna eta jasangarritasuna hobetzea ahalbidetzen du, kalitateari eutsiz eta kostuak murriztuz. Horrela, OPTIMITIVE da IAn oinarritutako Denbora Errealeko Optimizazio Industrialaren hornitzailerik garrantzitsuena, eta, beste plataforma batzuetan ez bezala, arlo horretan «Optimizazioa Zerbitzu gisa» kontzeptua inplementatzen lehena da.

2018-06-11

Optimus 3D

Web orria bisitatu

Optimus 3D: fabrikazio gehigarriko teknologian edo 3D inprimaketan oinarritutako irtenbide integraletan espezialistak gara. Fabrikazio gehigarri profesionaleko teknologien bidez, produktu eta lanabes berritzaileak garatzen eta ekoizten ditugu, hainbat sektoretan erabil daitezkeenak, besteak beste: automozioan, aeronautikan, makina-erremintan eta medikuntzan.

2019-01-28

Oreka IT

Web orria bisitatu

Oreka IT enpresak Business Intelligence eta Analitika Aurreratuko sistemak ezartzen ditu SAP teknologian oinarrituta; horien bidez, kudeaketa-sistemetatik nahiz kanpoko iturrietatik jasotako enpresari buruzko informazioa aztertzen dute. Informazio horren tratamenduari eta ustiapenari esker aginte-taulak, txostenak eta adierazleak sortzeko sistemen integraziorako osagarriak eta prozesuak hobetzen dira, horrela, kudeaketa kontrolatzea nahiz erabakiak hartzea erraztuz, bai eguneroko lanean, bai epe luze eta laburreko estrategiak zehazterakoan.

2018-09-05

Osane Consulting S.Coop.

Web orria bisitatu

Osane Consulting eraldaketa digitalean eta industria-segurtasunean jarduten duen enpresa bat da. Ondare-segurtasuna edo segurtasun korporatiboa, ikerketa, adimena eta prestakuntza kudeatzeko 360º-ko irtenbideak eskaintzen ditugu. Antolaketa-prozesuen auditoria osoak egiten ditugu, eta ahultasunak zein hobetzeko aukerak identifikatzen ditugu. Gure egitekoa, hain zuzen ere, gure bezeroen segurtasun-arriskuak txikiagotzea da, eta arriskuei erantzuna ematea, organizazio barruan eta kanpoan, eta baliabideak optimizatzea erakundearen estrategia orokorra betetzeko eta erabakiak hartzeko unean modu aktiboan baliagarria izateko.

2018-06-25

S21sec

Web orria bisitatu

Zibersegurtasun-zerbitzuak eskaintzen dituen Iberiako enpresarik handiena da S21sec. Esperientzia zabala dute sektorean, eta horri esker erakundeen negozio-prozesuen zibersegurtasun-arriskuen aurkako estaldura osoa eskaintzen dute. Lantaldea 400 adituk osatzen dute. Horrek argi uzten du S21sec enpresak aparteko gaitasuna duela mehatxuak prebenitu, antzeman eta ikertzeko lan bikaina egiteko. Hiru alderdi horiek funtsezkoak dira edozein mehatxuren aurrean azkartasunez erantzuteko eta ahalik eta lasterren zibersegurtasun-gorabeherak identifikatu, diagnostikatu eta konpontzeko. S21sec enpresaren portafolioa bat dator NIST (identifikazioa, babesa, antzematea, erantzuna eta berreskurapena) zibersegurtasunaren esparruarekin; izan ere, 24x7 zerbitzua ematen du plataforma adimendun propio baten bidez eta fabrikatzailearen produktuetan ziurtatuta dauden analisten bitartez.

2018-06-11

See You Zoom

Web orria bisitatu

See You Zoom enpresak eduki digitala, birtuala eta hiru dimentsiotakoa, sortzen du eraikuntzarako, arkitekturarako, industria... Zirriborroetatik, planoetatik, hiru dimentsioko fitxategietatik edota argazkietatik abiatuta, eduki digitalak sortzen ditugu espazioak, diseinuak, ideiak edo kontzeptuak modu grafikoan, interaktiboan eta murgilketa bidez ikusi, erakutsi eta iragartzeko. Hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu: errealitate birtuala, 3D irudiak, render, bideoa, 360 irudia, baliabide interaktiboak... erabilera guztietarako.

2018-06-11

SEIDOR

Web orria bisitatu

SEIDOR aholkularitza-enpresa teknologiko bat da, eta soluzioen eta berrikuntza-zerbitzuen portafolio integrala, customer experience, ERP, analytics, employee experience, cloud, workplace eta zibersegurtasuna eskaintzen ditu, erakundeek beren erronkak gainditu eta helburuak lor ditzaten.

2019-01-31

Solid Machine Vision

Web orria bisitatu

Solid Machine Vision enpresak proiektuak garatzen ditu industriaren eremuan, horretarako, mota askotako teknologiak aplikatzen ditu: ikuspen artifiziala, automatizazioa, robotika eta konplexutasun handiko softwarea. Proiektuaren fase guztiak hartzen ditugu: diseinua, inplementazioa eta doitzea. Horrez gain, hardware aurreratuena dugu eskura, eta bezeroaren esanetara jartzen gara aurretiazko prototipoak edo probak egiteko.

2019-07-02

SPCnet

Web orria bisitatu

SPCnet enpresak produktu sorta zabala eskaintzen du hodeian, datuen segurtasunera eta zaintzara bideratutakoak, baita sarbideak kontrolatzeko eta sistemetan informazioa erabilgarri izateko eta datuak komunikatzeko ere. Mehatxuak eta zaurgarritasunak antzemateak eta tratatzeak ondokoak saihestea ahalbidetzen du: intrusioak, lapurretak, zerbitzuaren mozketak, erabilera bidegabea eta enpresaren informazio kritikoa aldatzea, baita galera ekonomikoak eta irudi korporatiboarenak ere. Zerbitzuak hodeian baina oinak lurrean.

2018-06-11

Tecnalia Research & Innovation

Web orria bisitatu

TECNALIA Research & Innovation Espainiako ikerketa aplikatuko lehen zentro pribatua da, eta Europako garrantzitsuenetako bat. INDUSTRIA 4.0 lan-ildo estrategikoa da TECNALIArentzat, zeinean teknologiak produkzio-prozesuen zerbitzura jartzen diren prozesu horiek adimenez hornitzeko, eskatutako produktu berriei lotutako zerbitzu berriak emanez. Funtsezko teknologien identifikazioari eta hautespenari esker, ibilbide luzeko soluzio berritzaileak oso-osorik garatzeko gai gara, bideak zabaldu eta enpresak 4.0 ingurune berrian kokatzeko.

2018-06-11

Teknei Digital

Web orria bisitatu

Arabako Teknei Digital enpresak 30 urte bete ditu Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien sektorean, eta IKTak industriara eramatearen alde egiten du, transformazio digitaleko prozesuetan; horretarako, hainbat soluzio eskaintzen dizkie enpresei, hala nola ERP softwarea ezartzea. Halaber, 4.0 industrian hornitzaile ere bada, datuen analitika aurreratuko, analitika prediktiboko zerbitzuei edo Big Data arkitekturei dagokienez.

2025-03-03

Veiss

Web orria bisitatu

Webgune korporatiboak, online dendak, intraneta, estraneta, mugikorrerako aplikazioak, neurrira egindako garapenak, marketin digitaleko kanpainak... egiten ditugu.

Badakigu eta aplikatzen ditugu online komunikazio-teknika aurreratuenak, erabiltzaile-esperientziaren diseinua, erabilgarritasuna, teknologiak, CMS edo eduki-kudeatzailea, ERPrekiko integrazioa, seo, sem, analitika...Online komunikazio eta teknologia digitaleko agentzia bat gara.